“Astialdi ekimenez harago, gazteen alde lan egin dezan” eskatu dio Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Arabako Aldundiari
- Arabako gazteen langabezia %3,1etik %22,3ra igo da 2007tik 2012ra
- Gazte erakundeak hamar proiektu baino gehiago abiatuko ditu Araban eta EAE osoan.
Gasteiz, 2013ko maiatzaren 24an. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Arabako Batzar Nagusietako Euskara, Kultura eta Kirol Batzordean parte hartu du gaur. “Astialdi hezitzaileaz harag, Gazteria Politiketan enplegua, etxebizitza, osasuna eta generoa bezalako gaiak ere aintzat hartu ditzan” eskatu dio Itsaso Andueza presidenteak Arabako Aldundiari.
Gazte erakundearen bozeramaileak nabarmendu duenez, “Gazteria Institutuak udalekuen diru-laguntzak, aterpetxeen kudeaketa eta astialdiarekin lotutako bestelako ekimenetara mugatzen du bere jarduna”. Gaur egun, ordea, “egoera benetan zailak bizi dituzte Arabako gazte eta elkarteek eta, horiei aurre egiteko, arabar lurraldeak gazteria politika integralak eta zeharkakoak behar ditu”.
Gazteak langabezian
Adibide gisa, langabezia datuak aipatu ditu. EGK-ko presidenteak ezagutarazi dituen Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, 16 eta 29 urte bitarteko arabarren %22,3a egon zen langabezian 2012an, aurreko urtean baino %13,3 gehiago eta 2007an baino %19 gehiago.
Datu horien aurrera, Arabako gazteria politikak “zabaltzeko” beharra azpimarratu du Gazteriaren Kontseiluak. Ez du foru-gobernuaren erantzunik izan, PP-k ez baitu erabili bere hitz-txanda eztabaidan.
Proiektuak Araban
Presidenteak azaldu duenez, gaur egun EGK-k ez du Diputazioaren “batere babes ekonomikorik” jasotzen. 2011ra arte diru-laguntza jasotzen zuen Kontseiluak; zehazki, 6.000 euro jaso zituen azken urte horretan. Ordutik, gaur egungo gobernu taldeak ez du akordioa luzatu, eta Arabako Koordinatzailea kaleratu behar izan zuen EGK-k pasa den abenduan. Dena delakoarekni ere (eta, zehaztu duenez, “beste instituzio batzuen kontura”, Gazteriaren Kontseiluaren hainbat proiektu Araban ere gauzatuko dira. Beste batzuen artean, honakoak zerrendatu ditu: RECacciona, parte hartzeko garaia da bideo lehiaketa; SOS Gazte atzerriratuak, manda tu postal contra el exilio laboral ekimena; La cara B del emprendizaje eta Parlamento en el Campamento proiektuak; Astialdi Foroa lan-taldea; Berriz Berri agenda-posterra, el Piztu buletin elektronikoa, Gasteizko Gazte Planaren jarraipena eta bestelako la batzuk, esaterako Arabako elkarteei material eta legen lagapen.
Testuinguru honetan, EGK-ren iritziz “gazte-elkarteen foro honek Araban egiten duen lanari bizkarra emateari utzi behar dio Aldundiak”. Zentzu honetan, Kontseiluko presidenteorde Xabier Lasak “erakundeak egiten duen lanaren aitorpena” eskatu du”. Bere hitzetan, “Aldundiak ezin du EGK-ren lanari ezikusiarena egiten jarraitu; topagune honek Araban duen eginkizuna aitortu behar du, eta aitorpen hori babes ekonomikoan ere isladatu beharko litzateke”. Harremana berreskuratzeko eta akordioetara iristeko prest agertu da gazte erakundea.
(Itsaso Anduezak eta Xabier Lasak egin dute agerraldia, EGK-ko presidente eta presidenteordea hurrenez hurren).