Krisiak, lan prekaritateak, azkenaldiko behar basikoen igoerak… gazteen emantzipazioa eta bizi kalitate duina zailtzen jarraitzen dute.Produktibitatea pertsonen bizi kalitatearen gainetik jartzen jarraitzen da. Segurtasun arauak eta bizitzen balioak zalantzan jarrita askotan.
Lan erreforma eman bada ere, ez da nahikoa izan gazteok luzez bizi ditugun prekaritate egoera ezberdinei buelta emateko.
Horregatik Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Emantzipa…zer? lantaldeak eta EGKtik kanpo atxiki diren beste 2 elkarteekin batera ondorengo manifestua plazaratu nahi dute beste urte batez, gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean.
Lan osasuna bere osotasunean zaintzeko eta bermatzeko neurri gehiago hartzen jarraitu behar dira.
Egoera hau ez da berria. EGK-k luzez darama egoera hau publikoa egiten, prekaritatearekin amaitzeko aldarrikatzen eta neurri zehatzak eskatzen. Horretarako beharrezkoa da diagnostikatutako errealitatea zehatza gaurkotutako datuekin.
Osalanen arabera 2022. urteko lehenengo hiruhilekoan EAEn jada 8496 lan istripu egon dira lan eremuan horietariko 6 hilgarri eta 53 larri izan direlarik eta 1073 in itinere, nahiz eta hilgarririk ez den egon, horietariko 8 larriak izan dira.
Edozein datu izanda, interesgarria da ere, hauek adinaka eta generoka ere ezberdintzea, ahalik eta informazio gehien izatea administraziotatik diseinatutako politika publikoekin arazoari irtenbidea emateko.
Izan ere lan osasunean eta arriskuen prebentzioan emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala ez da lortu oraindik. Ildo horretan datu bilketa eta erakusketa homogeneizatzea eskatzen dugu, besteak beste adin tarte berdinak ezarriz informazio guztietan, datu base ezberdinak bateratuz.
Prekaritatea noiz arte?
Lanpostuetan edo enpleguaren erruagatik sortutako osasun galera hauek islatzeko hainbat datu ezagutarazi nahi ditugu, besteak beste 16 eta 34 urte bitarteko gazteek 2020an zehar izandako lan istripuak Euskadin: 6.548 arin, 35 larri eta 6 heriotza. 16 eta 30 urte bitartean 4.252 gazte izan ziren (3.080 gizon eta 1.172 emakume). Zoritxarrez, azken urteetan bezala, eguneratu gabeko datuekin lan egin behar dugu, 2021ko datuak ez baitaude eskuragarri oraindik.
Hala ere, 2021ean EGK-k 3 aldiz aktibatu behar izan zuen Lan Istripuen Protokoloa, horietariko kasu batean langile gaztearen heriotzagatik izan zen.
Osalanek onartu du, lan istripu gehienak saihets zitezkeela prebentzio-neurriak behar bezala aplikatu izan balira.
Bestetik, ezin ditugu ahaztu ezta oharkabean utzi gaixotasun profesional bat jasaten duten gazteak, haien bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutelako. Errealitate hau oso larria dela uste dugu, izan ere, haien ibilbide profesionala hasi besterik ez da egin.
Eustaten arabera 2020an 67 pertsona gaztek gaixotasun profesional bat izan zuten, horietatik: 30 gizon eta 37 emakume. Hala ere, kontuan izan behar dugu gaixotasun profesionalen azpi-erregistro bat existitzen dela. Izan ere, mutuek kontingentzia arrunten moduan tratatu eta Osakidetzara bideratzen dituzte. Beraz, datu ofizialak baino gehiago izango lirateke.
Gainera, datu hauetatik kanpo geratzen dira gazte asko, kontraturik gabe, langabezian, enplegu bilaketan edo aitorturik gabeko lanetan daudelarik pairatzen dituztelako istripuak edo egoera hauekin loturiko gaixotasunak. Emakumeen kasuan egoera hau are larriagoa da.
Irakur ezazu manifestua bere osotasunean hemen
Lan osasunaren nazioarteko eguna 2022
Manifestu honetara Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Emigrados Sin Fronteras eta Pastoral Obrera atxikitu dira.
Ekarpenak egiteko edo bestelakorik gehitu nahi baduzu zein zalantzarik izatekotan idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 68873715 (Oihana) telefonoetara.