Gazteok Lan Egokiak nahi, behar eta merezi ditugu. Las personas jóvenes queremos, necesitamos y nos merecemos Trabajos Decentes - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

7 October, 2019

Gazteok Lan Egokiak nahi, behar eta merezi ditugu

  • Lan Egokiaren Nazioarteko Egunean EGKtik eta 4 elkartetatik* pairatzen dugun prekarietatearekin amaitzea aldarrikatzen dugu

  • Genero-ikuspegia txertatzea, informazio eta prebentzio gehiago eskaintzea edo kontratazio formula bereziei amaiera ematea lirateke lehen pausuak

Urte-sasoiko lanpostuetan, behin-behinekotasun tasa altuekin, kontratazio formula berezi pean (beka eta praktikak, besteak beste), batzuetan gainera lanaldi partzialean… Badirudi gazte izateak inplizituki daramala baldintza ‘bereziak’ onartu behar izatea. Edo, behintzat, gizartean ideia hori nabarmenki hedatu da. EGKtik eta atxiki diren 4 elkarteetatik* pairatzen dugun prekarietatearekin amaitzea aldarrikatzen dugu, lan egokiak eta baldintza duinak eskaintzez gain. Gazteok Lan Egokiak nahi, behar eta merezi ditugu!

Langabezia-tasa jaistea albiste ona da, noski. Hori bai, horrekin batera sortutako enplegu horien baldintzak begiratu behar dira. Soilik orduan ekin ahalko baitiogu bizitza-proiektuari modu autonomoan eta osoan. Zoritxarrez, hori erdiesteko hainbat kontu eraldatu edo hobetu behar dira: bekak eta praktikak kontratu arruntengatik ordezkatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko neurriak ezartzea (genero-ikuspegia txertatzea, berdintasun planen jarraipena, etab.), soldata duinak ezartzea, lan osasunaren eta laneko arriskuen kalitate gehiagoko prebentzioa, ikuskaritza gehiago iruzurreko baldintzak identifikatzeko edo behin-behinekotasuna, jardunaldi partziala eta prekarietatearekin amaitzea.

Lan Egokiak izateko hainbat proposamen

2017an ‘Zer da lan egokia zuretzat’ kanpaina abiatu genuen gazteon ustez bizitza proiektu bat garatu ahal izateko lanak nolakoa izan beharko lukeen ezagutzeko. Kanpaina horretan jasotako 13 proposamenak, Emantzipa… Zer? lantaldean jorratutako proposamenak eta antolatutako ekitaldietan bildutako eskariak bildu ditugu gaur, urriak 7, Lan Egokiaren Nazioarteko eguna den honetan, gizarteratzeko eta gure eskubideak aldarrikatzeko. Bideo batean ere bildu ditugu. Hemen duzu manifestua bere osotasunean:

[PDF] Lan Egokiaren Nazioarteko Egunaren harira EGKtik kaleratutako manifestua

Izan ere, EGKn argi dugu gazteriaren lan baldintza duin eta egokien alde lanean jarraituko dugu. Mahai gainean jarritakoaz gain ekarpenak badituzu, egiten dugun lana interesekoa baduzu edo, besterik gabe, gehiago jakin nahi baduzu: bizibaldintzak@egk.eus / 945220601 / 688737153 (Oihana).

*ATXIKIMENDUAK: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), CCOO Gazteak, EKO-ACG, Kale Dor Kayiko eta Euzko Gaztedi-EGI.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.