Argitaletxe eta disketxeez gain, gazteok ere geure sorkuntza ezagutzera emateko erakusleiho bati zango dugu berriz ere Durangoko euskal liburu eta disko azokan.
Ez ezazu galdu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) erakusmahaia. Apuntatu!
- Noiz? Abenduaren 4tik 8ra (igandetik ostegunera).
- Non? Durangoko Landako erakustazokan, Artekale korridoreko 82. zenbakian.
- Nor? Askagintza, Ikasle Abertzaleak, Kale dor Kayiko-Gazteak eta EGK bera.
Bestalde, Topatu atariak ere stand bat prestatuko du. Artekaleko 71 eta 72. erakusmahietan gaztetxe, gazte asanblada eta gazte mugimenduko beste eragile batzuen materiala aurkituko duzue.
Laster arte! Ea bertan ikusten garen eta aurrez aurre hitz egiteko aukera dugun. Egunerokoan egiten duguna aurkeztean gain zure iritzia ere jakin nahi dugu