Gazteek auzolanean antolatutako proiektuentzako diru-laguntzak - Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA)

28 May, 2018

Gazteek auzolanean antolatutako proiektuentzako diru-laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) gazteek auzolanean antolatutako proiektuentzako diru-laguntzak aurkeztu ditu. Hauen helburua ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea da, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

Gutxienez hiru pertsonek, 18 eta 30 urte arteko gazteek, osaturiko taldeek parte har dezakete. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa.

Gainera, 2017 urteko egitasmoen berri eduki dezakezue ondorengo loturan:

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 20a arte

Informazio guztia hemen

Harremanetarako

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.
Telefonoa: 900 110 111

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 10:30-14:00 eta 16:30-21:00
  • Larunbata:10:30-14:00

Helbide elektronikoa uimaz@gipuzkoa.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.