Gizarte murrizketen aurka protesta egiteko eta, krisiaren aurrean, beste politika bat eskatzeko, Otsailaren 25ean (larunbata) (elurtearen ondorioz atzeratuta) 18.00etan Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan parte hartzerko deia luzatzen dizue gazte guztioi Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Gure eskubideen alde mugi gaitezen!!
Deitzaileen* manifestua:
Murrizketa gehiago = krisi larriago
Defenda dezagun denona dena
Badira hiru urte Gobernu desberdinek murrizketen bideari ekin ziotela. Neurri hauekin langabezia, desberdintasun eta pobrezia handiago baino ez dago. Zerga-herstura, aurrekontu-diziplina eta doitze-neurriek botere ekonomikoa baino ez dute faboratzen.
Nazioarteko instituzio ekonomikoek (MB, NDF, EBZ) eta Europar Batasunak (Sarkozy-Merkel buru direlarik) euro zonaldeko ekonomiek jarraitu beharreko norabidea ezarri dute. Azken gertaerek eta datu ekonomikoek garbi eta argi adierazten dute ez garela krisitik ateratzen ari, aitzitik, atzeraldi berri batean gaudela azken atzeraldiko hutsak ordaintzen ari garenean.
Nahiz eta badakiten krisi ekonomikoa eta soziala areagotzen ari dela, hamaika borroken ostean lorturiko eskubide urri horiek kendu nahi dizkigute. Zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitu nahi dute, inbertsio eta negozio pribatuari eremu berriak irekiz. Gizartearen gehiengoen aurkako azpigerra sozial bat da, diruaren boterea dutenek deklaratutako gerra; botere honek instituzio politikoak otzandu ditu euren aginduak uneoro bete ditzaten.
Egoera hau ulertzeko kontutan hartu behar dugu aspalditik inposatzen ari diren zerga-kontraerreforma. Indarrean den zerga-politika erregresiboa da eta errenta handi eta kapitala faboratzen ditu. Lan errentek gehien ordaintzen dutenak dira eta zeharkako zergak igo baino ez dituzte egiten. Zerga-bilketaren zama klase popularren bizkarretik dago. Zerga-bilketari dagokionean Europako azken tokian gaude; Hego Euskal Herrian BPGaren %29,3a biltzen da, Europar Batasunean, aldiz, bataz beste, %38,4a; honek esan nahi du Hego Euskal Herriko altxor publikoek 7.500 milioi euro gutxiago biltzen dutela. Diru hau, batez ere, ez da biltzen kapitalaren errentak, enpresa-etekin eta ondaretzarrekiko zerga-arduragabekeriarengatik. Diru-kopuru horrez gain, errenta eta enpresa handiek egiten duten zerga-iruzurrarengatik Foru Ogasunek urtero biltzen ez dituzte milioi euro horiek daude. 10.000 milioi euroz ari gara; diru-kopuru honek eta zerga-etekinetako 7.500 milioiek suspertze ekonomikorako politika indartsu bat ez ezik, beharrezkoa den gizarte politikaren garapenerako urrats garrantzitsu bat ere lirateke.
Denbora luzea zergak barkatzen gehiago dutenei, zerga-iruzurra jazartzeko borondate ezak eta bilketan krisi ekonomikoak izan duen eraginak egoera korapilotsuan jarri gaituzte; hau dela eta, klase politikoak kapitalaren aldeko soluziobidearen alde egin du. Hots, aurrekontu publikoak murrizten dira errenta handi eta kapitalak gehiago zergapetzearen bidetik gehiago biltzeko aukeraren kontra. Injustu eta atzerakoi den zerga-politika honen bidez, inolako gizarte partehartzerik gabe erabaki egin dena, krisi garaian finantziatzeko den beste baliabide den zor publikoaren merkatuak jasaten duen presiotzarra eta oso sehaztutako ideologia batekin, klase gobernatzailea eskubideak murriztu baino ez ditu egiten.
Hego Euskal Herrian Espainiako Erresumako Gobernuak, EHAEko eta Nafarroako Gobernuek kapitalaren mandatari berriekiko morroikeria jasaten ari gara:
- Lan baldintzak eta soldatak erasotu egin dira.
- Lan eta pentsio sistemak, hala nola hitzarmen kolektiboarena erreformatu egin dira kapitalaren onurako.
- Mendekotasun legea etenda utzi egin da.
- Zerbitzu publikoak erasotu egin dira; hezkuntza eta osasungintza batez ere.
- Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politikei ez zaie lehentasunk ematen.
- Aurrekontuak murriztu egin dira, publikoa 2005. urteko mailara jaitsiz.
- Hala ere, azpiegituren negozioan eta bankan dirua sartzen jarraitzen dute.
Oso larriak dira gastuaren murrizketa hauek, krisiaren ondorioak euren haragitan pairatzen ari diren milaka pertsona horiek bakarrik uztea dakartzatelako. Hego Euskal Herrian diren 192.000 langabetu eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten 55.000 pertsona horietaz ari gara mintzo, hala nola Nafarroan Oinarrizko Errenta kobratzen duten 18.000 pertsona horietaz ere.
Instituzioak ez dira gai ekonomia sektore publikotik suspertzeko, ez dute enplegurik sortzen eta kasu askotan berau suntsitzen ari dira; denbora luzez ahaztuta izan diren beharrak asetu ez ezik ekonomia ere susper zezaketen. Euskal Herrian gizarte sariak murrizten dira, sari hauek kobratzen dituztenak kriminalizatzen dira, langabezian direnei euren egoeraren errudun egiten zaie enplegutasunaren diskurtsoarekin. Badirudi Gemma Zabaleta eta Elena Torres andereek eta hauen aldekoek ez dutela ulertzen enplegurik gabe berau sortu egin behar dela eta ez larderiatu enplegurik ez dutenak.
Egunez egun jende gehiagok agortzen du bere langabezia saria; egoera honetan, Nafarroako eta Gasteizko Gobernuek kolektibo honentzat existitzen den azken segurtasun sare erasotzea erabaki dute, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hain zuzen ere.
Nafarroan 2.000 pertsonatik gora sistematik at utzi nahi dituzte, zenbatekoa %10etik 20ra bitarte murriztuz lehen urtean.
EHAEan, lege-erreformaz segurtasun sarea moztu egin zuten milaka pertsona sistematik at utziz, batez ere gazteak eta immigranteak; ondoren, zebatekoa %7an murriztu dute, 55.000 bizikidetza-unitate horiek erabateko bizi-prekarietatean utziz.
Ezartzen ari diren politikak injustuaz ez ezik, ez gaituzte krisitik aterako; ineteres neoliberalei baino ez erantzuten dizkieten lehentasun politikoak sustraitik eraldatu behar ditugu.
Garbi eta argi dugu zein den bidea honetarako:
- Eragile sozial eta sindikalen benetako partehartzerako eskubidea politika publikoak zehazteko eta hauek ebaluatzeko.
- Gizarte sari desberdinei ezarri dizkieten lege eta aurrekontu-murrizketak bertan behera uztea.
- Gastu sozialerako aurrekontu-saila gehitzea Europako gastu publikoarekin bat egiteko.
- Zerbitzu sozial publikoa, unibertsalak eta aurrekontu publikoen kargu, mendekotasunik duen pertsona ororen babesa bermatuz.
- Zerga-politika justua eta mailakakoa, azken hamarkadetan ezarri diren erreformak atzera bota ditzan eta ondasunaren banaketa bidezkoagoa posible egingo duena. Zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka.
- Kalitatezko enplegua sortzea, zerbitzu publikoen defentsa eta inbertsio publikoa biztanteriaren beharrak betetzeko.
- Aukera-berdintasuna. Bizitza laborala eta pertsonala bategiteko politika eragingarriak. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa.
- Lan harreman eta babes sozialerako euskal esparrua, eskuduntza arauemailearekin.
Biztanleriari dei egiten diogu politika hauek bertan behera utz ditzaten eta eskubide sozial eta laboralen alde mobiliza dadin.
OTSAILAK 25, LARUNBATA, 18:00TAN,
MANIFESTALDIA BILBON, JESUSEN BIHOTZAREN PLAZATIK.
Argilan; Gizarte Sarien Aldeko Asanblada Irekia; “Ikusiezinezkoen Asanblada”; Bizkaiko Langabetuen Asanblada; Berri-Otxoak (Barakaldo); Danok Lan (Galdakao); Euskadiko Gazte Kontseilua; Elkartzen; Munduk Emakumeak; Besarkaden Etxea, SOS Arrazakeria, Gipuzkoako eraikuntzako Langabetuen Asanblada, Iruñeriako Langabetuen Kolektiboa, Gizarte Eskubideen aldeko Gasteizko Plataforma, Nafarroako Aurrekontu Partehartzaile eta Sozialen Herri Ekimena.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, EHNE, HIRU.