Gazteak eta Komunikabideak Ahotik At 8 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

4 August, 2010

Gazteak eta komunikabideak, orriz orri

Labean da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Ahotik At sei-hileroko aldizkariaren zortzigarren alea. Oraingo honetan, argitalpenak bikote polemiko bat izango du ardatz, ikasturte honetan burututako Berbakeita word-kafeetatik abiatuta: gazteak eta komunikabideak. Zein irudi islatzen dute egunkari, irrati eta telebista kateek? Ze hedabide kontsumitzen dituzte gazteek? Nolako komunikabide libre eta alternatiboak abiatu ditu gazteriak?

Adizkariak galdera horiek guztiak izango ditu hizpide. Horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) monografikoa sortuko duen lantaldea antolatu du. Ustekaberik ez baldin badago (espero dezagun ez dela hala izango, ezta?), Durangoko Azokan ikusiko du argia ale berriak.

Bien bitartean, Ahotik At bildumako azken aleak deskarga ditzakezu. Eta hemen duzu zortzigarren zenbakia.

Jóvenes y medios. Octavo número de Ahotik At

 

Eta, horretaz gain, aurrez publikatu ditugun Ahotik At aleak ere irakur ditzakezu:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.