Gazteak eta ekintzailetasuna: nola ikusten duzu? - EGK

3 October, 2013

Gazteak eta ekintzailetasuna: nola ikusten duzu?

Zenbat aldiz entzun duzu pertsona gazteak ekintzaile izan behar garela, krisiari aurre egiteko? Ekintzailetasuna “irtenbide magiko” moduan saltzen zaigu askotan, gure desenplegu eta prekarietate arazoak konpontzeko. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik honen guztiaren atzetik zer dagoen jakin nahi dugu: zer zailtasun ditugu gazteok ekintzaile izan nahi badugu? Zer iruditzen zaigu nola ari diren ekintzailetasuna sustatzen? Zer uste dugu Administrazioak abiatzen dituen neurriei buruz? Nola bizi dugu hau guztia, ideia bat baldin badugu eta ez badugu gauzatzen lortzen? Zer gertatzen da saiatu bai, baina lortzen ez duenarekin? Zer gertatzen da lortzen duenarekin? Gazteak eta ekintzailetasuna: nola ikusten duzu?

Ikusten duzuenez, galdera asko dira! (eta ziur asko daudela). Horregatik, gai honen inguruko zuen ikuspuntuak ezagutu nahiko genituzke. Ekintzailea baldin bazara (edo ekintzaile izan nahi baldin baduzu) eta 30 urte baino gutxiago baldin badituzu, ala desenpleguan ala egoera prekario batean dagoen 30 urtetik beherako gaztea bazara, idatziguzu bizibaldintzak@egk.org helbidera edo deitu 945 22 06 01 telefonora eta Amaiarekin hitz egin. Ordu bat  inguruko solasaldiak egin ohi ditugu, eta zu zauden tokira hurbildu gaitezke ala, nahiago baduzu,  Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko edozein egoitzan elkartu gaitezke ere. Zure ahotsak axola du.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.