Gazte label

25 November, 2015

EGK-k gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioak antolatuko ditu abenduan

EGK-k gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioak antolatuko ditu abenduan Gazte Label ekimenaren barruan. Honen helburu nagusiena, gazteen perspektiba batetik, kolektibo honentzat zuzenduta dauden gazteria politika publikoen kontrastea egin eta kalifikatzeko sistema bat garatzea da, guztion parte-hartzearekin: gazteak eta administrazioak. Azken finean, gazteria politika publikoetan hobekuntzak egitea bilatzen da, eta beraz, gazteen egoera hobetzeko ekarpenak egitea. Hauek dira ekimenaren gakoak:

– Gazte eta administrazioen artean elkarrizketarako bide berritzaileak garatzea.

– Informazioa zabaltzea eta elkartrukatzea administrazioen artean.

– Gazteria politika publikoetan egiten diren praktika onei aitorpen bat ematea.

– Orohar, gazteen egoera hobetzea eta hauentzako kalitatezko enplegua eskaintzen duen gizartea garatzea

Garatzen ari den proiektu pilotua da eta abian jarri ahal izateko EGK-ko elkarteen kontrastea eta laguntza behar da. Gazteriaren Kontseiluak bi formazio saio antolatu ditu, programaren xehetasun gehiago emateko: Zer da GazteLabel-a? Zeintzuk dira bere helburuak? Zein proiektu kontrastatu daitezke? Zer pauso jarraitu behar dira? Nola egiten da prozesua? Horrelako galderak bi hitzordu hauetan erantzungo dira:

Gazte Label Gasteizen

Data: abenduak 10
Ordutegia: 10.00-14.00 eta 15.00-17.30 (egun osoa)
Tokia: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren egoitza (Ramiro de Maeztu kalea, 15, behea)

Gazte Label Bilbon

Data: abenduak 9 eta 11  (bi egun)
Ordutegia: 17.00-20.00
Tokia: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren egoitza (Autonomía kalea 44, behea)
Nori zuzendua: abenduak 10eko formazio saiora etorri ezin diren gazteak.

EGK-k formazioa jaso izanaren ziurtagiria emango die parte-hartzaileei.

GazteLabel-aren informazio gehiago, dokumentu honetan irakur daiteke:

Gazte label azalpena

Ekimenaren gaineko edozein galdera egin edo argibide eskatzeko, deitu 945-220601 telefonora edo idatzi email bat bizibaldintzak@egk.eus helbidera (Amaia).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.