Ekintzailetza lan-merkatuan aritzeko alternatiba bat da eta hau sustatzeko zenbait ahalegin egiten dira administrazioetatik; askotan lan-merkatuaren egoerari aurre egiteko eta langabeziaren aurrean aukera bezala planteatuz. Aitzitik, EGK-k baliagarriak diren aukerak eskaintzearen eta informazio osoa ematearen aldeko jarrera du. Urteak daramatzagu gazte ekintzaileen eta ekintzaile izan nahi duten horien errealitatea lantzen eta horren adibide dira gure youtubeko kanalean ditugun jardunaldiak.
Honi jarraipena emateko asmoz GAZ Bilbao Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, urriaren 22tik 24ra La Perreran egingo den Gazteen ekintzailetzari buruzko Topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, erakundeek dituzten baliabideen inguruko informazioa emateaz gain, ekintzailetzaren erpin desberdinak eta gazteen ekiteko prozesuan eragina duten alderdi guztiak jorratzeko aukera izango da hainbat dinamiken bitartez.
DATA: Urriak 22, 23 eta 24
ORDUA: 18:00 – 20:00
LEKUA: La perrera, Sabino Arana 50, Basurtu