Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako A ze parea hezkuntza eta gazteak bideo lehiaketaren sari banaketako argazkiak dituzu jarraian. Urtero bezala RECacciona martxan jarri genuen gazteon iritzia bildu ahal izateko. 2015ean gaia hezkuntza zen, nola ikusten duten Euskal Autonomia Erkidegoko egungo gazteek sistema eta zer aldatuko luketen. Sariak emateaz gain bideo guztiak proiektatu ziren eta amaieran luntx bat izan genuen bideoz eta hezkuntzaz modu lasai eta informalean hitz egin ahal izateko.
Ez galdu parte hartzeko horrelako aukerei. Adi egon, hurrengo urtean itzuliko da eta RECacciona! Beti bezala EGK-k komunikazio lan-arlotik martxan jartzen dituen ekimenak (bai oraingoak eta bai lehenago antolatu dituenak) ikusi ahal izateko sar zaitez gure webgunean.