#Plazandre jardunaldiko argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

#Plazandre jardunaldiko argazki-galeria

Zubia pasa ostean, hemen daukazu #Plazandre jardunaldiko argazki-galeria! Pasa den urriaren 31n Bilboko Bizkaia Aretoko Oteiza espazioan #Plazandre ekitaldia antolatu genuen Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Emakunderen laguntzarekin. Jardunaldiaren asmoa emakumeek bizitako esperientziak eta topatutako arazo eta oztopoak identifikatu nahi ditugu. Nola? Giza Liburutegien metodologiaren bitartez. Giza Liburutegiak pertsonen istorioak ‘irakurtzeko’ eta ezagutzeko espazioak dira. Horrela, normalean elkarrizketa bat izango ez zenuen pertsonekin hitz egiteko aukera bat eskaintzen da.

Berdintasun eta parte-hartze lan-arloetatik gidatutako ekimenean Miren Amuriza Plaza, Oihana Etxebarrieta Legrand, Maialen Gurrutxaga Uranga, Danele Sarriugarte Mochales, Zuriñe Hidalgo Alonso, Laura Chamorro Navarro, Erika Olaizola Eizmendi eta Janire Azkueta Borlaff ‘liburuak’ izan genituen.

Gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu zortzi liburuen profilak eta hemen sareetan egin genuen unean uneko jarraipena. Eta, beti bezala, ekarpenik edo galderarik egin nahi izanez gero idatz iezaguzu berdintasuna@egk.org edo partehartze@egk.org helbidetara edo deitu 94 44 36 143 edo 945 22 06 01 zenbakietara.