
2018ko martxoaren 21ean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gasteizen Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea ekitaldia antolatu zuen 2017ko urri amaieran Saharako errefuxiatuen kanpamentura egindako bidaia eta esperientzia gizarteratzeko. Era berean, bi herrialdeetako gazteen arteko iritzi- eta esperientzia-elkartrukea ahalbidetu diren dinamika parte-hartzaile batekin. Ekitaldiko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu laburpen albistea, sare sozialetan egin genuen unean uneko jarraipena eta hedabideei bidalitako prentsa-oharra.
Bidaia, bertan emandako formakuntza prestatzea eta honen ostean egindako zabalpena aukera paregabea izan dira. Guzti hori laburtzen saiatu gara jarraian topatuko duzun bideo honetan



































