#IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketako argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketako argazkiak

Gizartean boluntarioek egunero egiten duten lana handia da eta askotan ez da behar bezain beste azpimarratzen. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) elkarlanean, pasa den irailaren 27an, gazte boluntarioen topaketa egingo genuen Boluntan. Boluntario eta boluntario ohien esperientzia eta testigantzak batu genituen boluntariotzaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertzeko. Hemen duzu egunean egindako unean uneko jarraipena. Gure helburua, egindako lana balioesteaz gain, gazte gehiago boluntariotzara animatzea eta boluntariotzaren erronka berriak identifikatzea izango da.

Laster kaleratuko dugu txostena eta kanpaina berria sustatzeko bidoea. Bien bitartean hemen duzu ekitaldiko laburpen bideoa

Zer iruditu zaizu? Bestelakorik gehitzeko baduzu edo zalantzaren bat izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! hezkuntza@egk.org helbidera idatziz edo  944436143 telefono zenbakira deituz.

#IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketako argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)