Ikus Gaitezen topaketako argazkiak

Errealitateak eta gizarte egiturek sarritan ez digute #IkusGaitezen errazten, ezta elkar ezagutza ahalbidetzen ere. Hori oztopo bat da gizarteko talde ezberdinen eta hauek osatzen dituzten gazteen arteko harremanak emateko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) aniztasun hori aberasgarria ikusten dugu eta, horregatik, trukea ahalbidetzen duten ekitaldiak eta espazioak sustatzen ditugu.