2016ko maiatzaren 12 eta 13rako Gasteizko Udalak antolatutako antolatutako Gasteiz gaztea 2016, hau da, Gazte-Politikei buruzko jardunaldien argazkiak dituzu jarraian. Beste hainbat eragile eta norbanakoren artean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) bertan izan zen hainbat ekintzen dinamizatzaile modura eta bere proiektuak aurkezten. Esaterako: Astialdi Foroa, ‘Gazteon errezetak, gazteontzako enplegu planak sukaldatzeko errezetak’ txostena edo gazteon parte-hartzea aztertzen duen ikerketa eta honetan oinarritutako bideoa.
Asmoa Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak martxan jarriko duen Gazte Plan berrian gazteon iritzia txertatzea zen. Jardunaldiaren laburpena eta informazio gehiago lortu ahal izateko hemen duzu esteka. Edozer gehitzeko izanez gero ez izan zalantza edo lotsarik eta jar zaitez harremanetan Gasteizko udalarekin. Guri ere dena delakorik esateko baldin baduzu esteka honetan duzu gurekin nola jarri harremanetan. Esango diguzu!