Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako Gasteiz Gazte Astea jardunaldiaren argazkiak nahi? Hemen dituzu Gasteiz Gazte Astea argazkiak! Ekimena oso aberasgarria izan zen bertako gazteekin harreman sortu eta sendotzeko, eta, nola ez, euren iritziaren berri izateko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluren lan-arloek euren egunerokoan jorratzen dituzten gaiei buruz.
Jardunaldien laburpen albistea esteka honetan duzu. Bertan topatuko duzu informazio guztia eta bideoren bat ere. Beti bezala, gehiago jakin nahi baduzu jar zaitez harremanetan gurekin. Nola? Idatz iezaguzu email bat ondorengo helbide elektronikora egk@egk.org edo dei iezaguzu ondorengo telefonoetara: 943 42 97 67 (Donostia), 94 44 36 143 (Bilbo) edo 945 2 06 01 (Gasteiz). Bulegoetara gerturatu nahi baduzu, hemen dituzu helbideak.