#EmakumeakBizikidetzan ekitaldiko argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#EmakumeakBizikidetzan ekitaldiko argazkiak

Zein da emakume gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardura erakartzen duten gaiak? Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizikidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administrazioei? XXI. mendeko gizarte anitz eta plural honetan bizikidetza erronka da. Eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gazteen ahotsa entzun nahi genuen: egoera nola ikusten duten, zein diagnostiko egiten duten, identifikatutakoa arazo ala erronka den, horren aurrean zer proposatzen den, zer hobe daiteken eta administrazioei zer eskatzen zaien. Guzti hori landu genuen #EmakumeakBizikidetzan ekitaldiko gonbidatuekin: Cheija Abdalahe, saharar gaztea; Betsy Trejo, mexikarra eta Palmira Dual, Kale Dor Kayiko elkartekoa (irunekoa).

Bakea eta bizikidetza eta berdintasun lan-arloek jorratu dute ekitaldia, iazko #GazteokBizikidetzan ekitaldiari jarraipena emateko asmoz. Laster zabalduko ditugu laburpen bideoa eta ondorio-txostena. Bien bitartean, hemen dituzu egunean egindako unean uneko jarraipena eta amaieran egindako azalpen bideoa.

Bestelakorik identifikatu duzu? Proposamenik duzu? Kontatu lotsarik gabe!

#EmakumeakBizikidetzan ekitaldiko argazkia - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)