
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Donostian 32 Batzar Orokorra ospatu genuen eguneko argazkiak dituzu jarraian. Egunean hitz egin, eztabaidatu, adostu edo beste baterako utzi zenari buruz gehiago jakin nahi baduzu sar zaitez esteka honetan, bertan dago eta informazio guztia.
Zalantzarik baduzu idatz iezaguzu egk@egk.org helbide elektronikora zure galderekin eta ahalik eta azkarren saiatuko gara argitzen. Bestetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide egin nahi baduzu gure webgunean duzu informazio guztia: zein diren kide izateko irizpideak, bete behar diren baldintzak, aurkeztu behar diren dokumentuak, etab.
Zurea pertsonekin hitz egitea bada eta nahiago baduzu telefonoz hitz egin, deitu lotsarik gabe Bilboko egoitzako zenbakira 94 44 36 143 eta ea laguntzerik dugun.

























