
Nola baloratzen duzu komunikabideek pertsona gazteei buruz ematen duten irudia? Nola baloratzen duzu gazte elkarteek egiten duten lanari buruz komunikabideetan agertzen dena? Noren esku dago gazte eta gazte-elkarteei buruz plazaratzen dena eta ez dena, eta horren ikuspuntua? (Nortzuk dituzte gaitasunak eta ardurak horren gainean?) Horiek eta bestelakoak erantzuteko antolatu genuen Berbakeita jardunaldia.
Berba eta akeita hitzen baturatik dator. Word-cafe agian ezagunagoa egingo zaigu, guk hitz jolasen gureganatu dugu dinamika. Bertan gazteak, gazte-elkarteak, kazetari-gazteak eta administrazioko langileak (politikari zein teknikariak) batu genituen gaia aztertu, landu eta ondorio eta proposamenak mahai-gainean jartzeko. Gerora, forma egman diogu eta txosten bat kaleratu dugu. Hemen duzu esteka irakurri eta deskargatu ahal izateko.



































