
Bakea eta bizikidetzarekin lotuta dauden gaien gainean gazteok daukagun ikuspuntua aberasgarriagoa eta anitzagoa izan dadin, EAEko errealitatearekin harreman zuzena duten pertsona aditu eta esanguratsuekin topaketa bat antolatu dugu: Bakehizketak. Esperientzia sakona izateko, asteburu bateko barnetegia egin dugu. Asteburua bost ataletan banatu eta bakoitzean gai nagusi bat jorratu da; horretarako aproposa den dinamika eginez eta eragile eta gazteen arteko solasaldia sustatuz. Hauek dira jorratu ditugun bost gaiak:
- Kontakizuna eta memoria: historiarekin bat ala kontra?
- Emakumea eta gizona berdinak al dira gatazka eta haren ondorioen aurrean?
- Presoen barne prozeseuak: emozioak eta erabakiak nola kudeatu?
- Komunikabideen erronka: iragana eta etorkizunaren arteko giltzarria
- Kultura eta hezkuntza: etorkizun baketsu bat eraikitzeko hegoak.





















































































