Hausnarketa teoriko eta bizi esperientziak.
Pasa den urriaren 14an Etxebizitza Kolaboratiboak aztertu genituen Donostiako Udaleko Eva Salaberria, Hiritik At-eko Izaskun Soto eta Sostre Civic-eko Eva Ortigosaren eskutik. Donostian aurrera eraman zen Elkarrekin Bizi proiektutik abiatu zen jardunaldia, eta etxebizitza kolaboratiboen aukera, erronkez hitz egin zen, besteak beste. Hemen laburpen bideoa:
Eta ez dugu, hausnarketa hau hemen geratzerik nahi. Horretarako, Urriaren 28an etxebizitza kolaboratiboei buruzko lanketa teorikoetan eta bizi-esperientzietan murgilduko gara. 8 emakume izango dira saio honetako protagonistak: Ana txurruka, Irantzu Ibañez, Jone Miner, Itsaso Eroa, Leire Milikua, Luisa Oleaga, Maria Berzosa eta Maider Romay.
‘Giza Liburutegiak’ izeneko metodologia erabiliko da topaketa aurrera eramateko. Hau Liburuak pertsonak diren gune bat izango da, eta irakurleek saioan zehar ‘eskuragarri dauden liburuak’ hartuko dituzte beren istorioak ahots biziz entzuteko, eta ‘liburua’ eta irakurlearen arteko elkarrizketa hasteko. Katalogoan kontsulta dezakezu bakoitzaren elkarrizketa nondik abiatuko den.
Jardunaldi hau ere,Tabakalerako Kutxa Kultur plazan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Azken jardunaldi honi amaiera emateko, nola ez, liburu bat izango da protagonista: ‘Ibaia”, Uxue Alberdik idatzitako fabula musikatua. Hau, Usurbilgo hirigintza feministaren fabula da, arkitektura eta hirigintza feminista batek ekarri lezakeen etorkizuna irudikatzen duena, eta Alberdi bera eta Amoranteren musikaren eskutik entzun ahal izango da.
Eman izena hemen zure hausnarketak gurekin partekatu nahi baduzu. Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero idatzi berdintasuna@egk.eus / etxebizitza@egk.eus edo deitu 943429767/ 615749929(Irati) eta 943429767/ 688737092 (Ane) zenbakietara.