25 August, 2021

Etikasi 2021 programarako deialdia

XI. Legealdiaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak bere sail guztietan giza eskubideen ikuspuntua indartu nahi zuela agerian jarri zuen, bere ekintza guztietan modu orokor batean indartuz. Honela, batera dugun erronka giza eskubideei buruzko hezkuntza proiektu bat finkatzea izango litzateke, giza duintasunean oinarritua eta bakera, bizikidetzara eta elkartasunera bideratua betiere enpatiaren ikuspuntutik. Helburu nagusia, bizikidetzaren erronka berrien aurrean hezkuntza tresna hezigarriak sortzea eta interakzio sozio-hezitzaileak sendotzea da.

Etikasi Programa, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak sailarekin batera sustatutako jarduera plana da, zeinetan giza eskubideen eta duintasunaren bizipen hezitzailea bultzatzen den bakoitzak ulertu eta bizitu ondoren.

Programaren helburua

Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Euskadin indarkeriagatik markatutako herri eta leku ezberdinetara bisita hezitzaileak eginez. Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka. Gizartea beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen digu.

Bisita hauek Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako eta Unibertsitateko karrerako ikasleentzat daude zuzenduta eta bi bidaia aukera egongo dira:

  • Lehen taldea: hiru eguneko asteburu bidaia Pasaia eta Errenteriara, azaroaren 12, 13, 14 asteburuan,
  • Bigarren taldea: egun bakarreko txangoa Lemoizera, azaroaren 20an.

Hiru probintzietako ikasleek Etikasi Programan parte hartuko dutela ziurtatzeko, plaza kopuru zehatz bat gordeko da Euskadiko Hiru Lurralde Historiko bakoitzeko (hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako gazteentzat bidaia guztietan). Plaza kopurua eta programaren finkatzea urtero zehaztuko da, aurrekontuek ahalbidetzen dutenaren arabera eskaintza eta deialdia finkatuz.

Eskaeren aurkezpen epea abuztuaren 25tik urriaren 1era izango da. Ondoren, urriaren 4tik  urriaren 8ra aurkezpen bideoak eta ikasketa ziurtagiriak jasotzeko epea irekiko da. Arrazoi desberdinengatik ondo bete gabeko eskaerak egongo balira, eskaeren zuzenketak egiteko urriak 11tik urriaren 15era epea egongo da.

Parte hartzeko baldintzak

Jarraian zehaztuko dira parte hartzeko baldintzak zeintzuk diren:

  • 18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko karrerako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.
  • Ikasleek bi dokumentu bidali beharko dituzte urriak 1a arte: izen emate fitxa eta datuen babeserako fitxa.
  • Bestalde, urriak 8rako, egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez) eta aurkezpen bideo bat grabatu beharko dute eta beren burua aurkeztu, euren interes, jakin-minak, bizipenak edota bizikidetza eta giza eskubideekin erlazionatutako motibazioak laburki azalduz. Bideoak asko jota 2 minutu iraun behar ditu.
  • Pertsona parte-hartzaileen onarpenak bidaia aurretik izango den formakuntza egitea dakar. Bisitaren ostean ebaluazio itxiera jardunaldi bat egingo da.

Bidali beharreko dokumentu zein artxibo guztiak bakea@egk.eus helbidera bidali eta gaia zehaztu: “Etikasi 2021”.

Urriaren 1 arte izango dute izen emateko epea. Parte hartzaileei posta elektroniko helbide bat jakinaraziko zaie parte-hartze eskaera, ikasketen ziurtagiria eta bideoa bidali ditzaten 2021eko urriaren 8a baino lehen.

Kronograma

Ondorengoa izango da prozesuko kronograma:

  • Izen-emateak: abuztuak 25 – urriak 1
  • Aurkezpen bideoa eta ikasketa ziurtagiria aurkezteko epea: urriak 4 – urriak 8
  • Izen-emateetako akatsen zuzenketak: urriak 11 – urriak 15
  • Ebazpena: urriak 18 – urriak 22
  • Bidaiaren aurreko formakuntza: azaroak 1 eta azaroak 10eko asteetan zehar
  • Bidaia: azaroak 12, 13 eta 14 Pasaia-Errenteria / azaroak 20 Lemoiz
  • Ebaluazio itxiera: abenduaren 13-17ko astean

Etikasi programan parte hartzeko hautatuak izan diren pertsonek ebazpena jakinarazten denetik 10 egun naturaleko epea izango dute, gehienez, programan euren parte-hartzea berresteko.Dokumentu eta bideo guztiak bidaltzeko epea amaitzen denean email bat bidaliko zaio pertsona bakoitzari programan parte hartzeko bere eskaria onartua izan den ala ez esanda. Ebatziko duen organoa Euskadiko Gazteriaren Kontseilua izango da eta www.egk.eus webgunean publikatuko da.

Zalantzarik izanez gero, edota informazio gehiago jakin nahi baduzu, deitu 688 737 097/945 220 601 telefonora (Ainhoa) edota idatzi bakea@egk.eus helbidera (Ainhoa).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.