4 urte pasa dira 2011ko urriaren 20an ETAk su etena iragarri zuenetik. Bakea eta bizikidetzaren aldeko pausuak ematen ari diren arren, oraingoz ez da bide osoa egin. Hori dela eta EGK-k martxoan egindako 34. Batzar Orokorrean, beste dokumentuen artean, ETAren behin-betiko eta aldebakarreko desegitea eskatu zuen; aldarrikapen hori oroitu nahi du data adierazgarrii honetan.
Batzar Orokorrean onartu zen dokumentua Iratzarrik aurkeztu zuen eta, hemen ikus daitekeen bezala, hauek izan ziren arrazoiak: “Gaurko eta etorkizuneko gazteek indarkeriaren ondorio latzak sufritu ez ditzaten, beronen amaieraren atzeraezintasuna bermatzea ezinbestekoa da. Honekin batera, terrorismorik gabeko herria beharrezkoa da, elkarbizitza denon artean eraiki ahal izateko”.
Bestalde, gogoratu behar da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak iazko ekainean Bakea eta Bizikidetza lan arloa martxan jarri zuela eta azken hilabeteetan hainbat jarduera egin direla, besteak beste, Bake Ibilbideak eta Bake&Arte tailerrak (bideoak ikusi):
Bake Ibilbideak
Bake&Arte tailerrak