10 September, 2021

ETA…GURE EMANTZIPAZIOA?

Etxebizitza eta kalitatezko enplegua bizitza-proiektu autonomo bati ekiteko ezinbesteko bi euskarri dira. Euskal gazteek 30 urteren bueltan emantzipatzen ziren batez beste 2019an, eta ondoren etorri zaigun pandemiak, krisi hau larritu besterik ez du egin, askoren emantzipazio eta bizitza proiektuak etenez.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), Gasteizko Udalarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldia antolatu dugu. Non gazteak, politikariak eta teknikariak solasean egongo diren. Irailaren 29an, gazteon etxebizitzan eta kalitatezko enpleguan zentratzeko. Gasteizko EHUko Unibertsitate Pabilioian izango da 18:00etan. Hiruburu honen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea eta kontrastatzea da, politika publikoetan eragiteko.  Eman izena hemen!

Irailak 29 EHU-ko Pabiloian

Hiruburu formatuan, gai batzuk planteatuko dira, eta parte hartzaileek politikari eta teknikariekin hartueman zuzena izango dute, beraz, gaiaren inguruko kezkak erakusteko, hausnarketa bateratuak eta aldarrikapenak egiteko espazio bat izango da.

Asistentzia berrestea eskertuko genizuke, galdetegi hau betez, etxebizitza@egk.eus edo bizibaldintzak@egk.eus  helbide elektronikoetara idatziz edota telefonoz 688737092 (Ane) edo 688737153 (Oihana) zenbakietara deituz.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.