Eta gazteon emantzipazioa? Hiruburua Gasteizen urriaren 3an. El Hiruburu ¿Y la emancipación de las personas jóvenes? el 3 de octubre en Vitoria-Gasteiz - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

‘Eta gazteon emantzipazioa?’ Hiruburua Gasteizen urriaren 3an

Bizitza-proiektu autonomoari ekiteko euskarrietako bi enplegua eta etxebizitza dira, elkarri estuki lotuak gainera. Gazteen Euskal Behatokiak eta Eustatek kaleratutako datuek argi erakusten dute egun bizi dugun egoerarekin gazteok gainesfortzu ekonomikoa egiten dugula emantzipatzeko. Eta, are gehiago, askok pausua emateko aukera ere ez dutela.

Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Eta gazteon emantzipazioa? jardunaldia antolatu dugu urriaren 3an 17:30ean Landatxo Gizarte Etxean. Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista —gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da. Bertan, gazteak eta etxebizitzaren gaia ardatz izango duen solasaldia sortuko da hobetzeko-proposamenak egiteko denon artean. Eman izena hemen!

Bestelako ereduen beharra

Izan ere, batez besteko alokairua 1070,1€koa da Gasteizen. Hiruhilekoz hiruhileko, urtez urte, prezioa gora doa eta aditu batzuen arabera alokairu burbuilaren aurrean gaude. Hori dela-eta, EGK etxebizitza-eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko beharra azpimarratu nahi dugu: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza, besteak beste.

Egun etxebizitza eredu nagusia bikotekidearekin joatea da; hala egiten du 16-29 urte bitarteko gazte emantzipatuen %58,7ak. Errealitate honetatik eta egoera sozioekonomikotik abiatuta gaia jorratu eta aukera berriak landuko ditugu, arreta berezia ezarriz Gasteizko gazteek emantzipazio prozesua nola bizi duten eta zein oztopo aurkitzen dituzten. Hiru bloke antolatu ditugu:

  • Gasteizko Udalak dituen emantzipatzeko neurri eta programak.
  • Etxebizitza eredu desberdinak: Belaunaldi arteko eta etxebizitza komunitarioen ereduak.
  • Gasteizerako proposamen bat eraikitzen.

Urriak 3an Landatxo Gizarte Etxean

Noski, guk ‘Eta gazteon emantzipazioa’ antolatzerakoan buruan izan dugun guztiaz gain tarte bat egongo da zuk zure gaiak ere proposatzeko. Talde txikietan egonda ekitaldia dinamikoagoa izango da eta denok izango dugu aukera iritzia plazaratu eta proposamenak jorratzeko. Gorde data zure agendan: datorren urriaren 3an Landatxo Gizarte Etxean arratsaldeko 17:30ean.

Asistentzia berrestea eskertuko genizuke, ondorengo telefono zenbakira deituz 688737092 (Luisa), etxebizitza@egk.eus helbide elektronikora idatziz edota galdetegi hau betez.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.