-
Enplegu eta etxebizitzako Emantzipa… Zer? lantaldetik gazteon aldarrikapenak batu nahi ditugu
-
COVID-19a dela gure baldintzetan atzerapausoak eman dira
Ez da berria gazteok bizi dugun prekaritate egoera, baina COVID-19a dela eta bizi dugun krisi multisektorialak are gehiago areagotu du. Enpresek pasatako zailtasunengatik ERTEak aplikatu dira, lanpostu galera eta kaleratzeak ere egon dira, administrazioak bideratutako neurrietan nahasmen handia egon da, zenbait kolektibok asko sufritu dute eta laguntzak jasotzeko oztopoak egon dira.
Errealitateak enegarren kolpea eman dio gure bizitza proiektuari. Urruti dago 2008ko krisia, baina oraindik ez ditugu ordukoaren ondorioak gailendu. Eta diseinatutako neurri batzuek ez dute lagundu. Kontua ez baita lanpostuak sortzea soilik, hauen kalitatea bermatu behar da: soldata duinak izatea, lanaldi osoak, behin-behinekotasuna pairatu gabe, ordu extrak egitea edo beltzean kobratzea normala ez izatea, etab. Kalitatezko ikuskaritza ezinbestekoa da. Orain zurea jakin nahi dugu.
- Elkarbanatu zure mezua, irudia, bideoa edo nahi duzuna Twitter eta Instagramen #LanEgokia traola erabilita. Aipa gaitzazu (@gaztekontseilua) guk ere eskaera zabaltzeko!
- Bidali zure ekarpena bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora