Nola eragin dio COVID-19ak gazteon enplegu eta etxebizitza egoerari? ¿Cómo ha afectado el COVID-19 a la situación de empleo y vivienda de las personas jóvenes? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

27 March, 2020

Nola eragin dio COVID-19ak gazteon enplegu eta etxebizitza egoerari?

  • Martxoaren 30ean 17etan online bidez egingo dugu topaketa

Berrogeialdia eta hartu diren bestelako neurriek gure egunerokoan eragin argia izan dute. Hedabideetan eta sare sozialetan proba mordoa ikusiko zenituen jada. Baina, zehazki, zein izango da gure enplegu eta etxebizitza egoeran izango duen eragina? Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez 13.576 Aldi Baterako Lan-Erregulazio (ERTE) aurkeztu dira eta 98.292 langile kaltetu ditu. Horren aurrean hartutako neurriak ere plazaratu dira. Baina, nola eragin dio COVID-19ak gazteon enplegu eta etxebizitza egoerari?

Ez dira egun errazak eta egoerari erantzungo dioten planteamenduak behar ditugu. Honen aurrean, beste guztietan aldarrikatu dugun bezala, gazteoi ahotsa ematea eskatzen dugu. Guk gaia zuekin jorratu nahi dugu Emantzipa… Zer? lantaldearen online bilera bitartez, ondorioak ezagutu eta kalteei aurre egiteko neurriak pentsatu. Proposatzen dugun bideodeiak bi ardatz izango ditu:

  • COVID-19ak sortutako egoerak gazteon enplegu eta etxebizitza egoeran izan duen eragina eta honen aurrean har daitezkeen neurriak
  • GazteLagun alokairu diru-laguntzaren jarraipena, azken aldaketekin lortutako emaitzak eta zer gehiago hobe daitekeen. Oinarri bezala Alokabideren datuak eta Nafarroako Emanzipa neurria izango ditugu.

Bilera bideodei bidez egingo dugu. Bertan parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan bizibaldintzak@egk.eus / etxebizitza@egk.eus edo deitu 944436143/ 688737092 (Luisa) / 945220601/688737153 (Oihana) eta sarbidea emango dizugu. Era berean, parte hartu ezin baduzu baina informazioaren berri jaki nahi baduzu, zalantzarik edo ekarpenik izanez gero, esan iezaguzu ere noski!

Ahalik eta aniztasun handiena bermatu nahi dugu. Gogoratu EGKren lantalde eta ekintzak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daudela.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.