Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala jardunaldia antolatu du datorren amaitzaren 10ean Boluntan (Bilbo), zeinaren helburua aniztasun funtzionala duten Euskadiko gazteek lan bat aurkitzeko eta behin lan bat aurkitzen dutenean dituzten lan baldintzen problematikaren inguruko hausnarketa bat bultzatzea den.
Jardunaldia bi zatitan banatuta egongo da. Lehendabizi, mahai inguru bat egingo da non gaia lantzen duten hainbat gizarte agentek parte hartuko duten, eta ostean, gerturatu direnen artean dinamika parte hartzaile bat burutuko da iritziak, beharrak eta hausnarketak plazaratzeko denbora izanik.
Ez dago gaiaz zertan gehiegi jakin, are gutxiago aditua izan beharrik. Gaian interesa izatea eta norberaren esperientzian bizi izandako egoeretatik proposamenak guztion artean eraikitzeko prestutasuna besterik ez da beharrezkoa.
Jarraian, jardunaldirako aurreikusia daukagun data, ordua eta tokia helarazten dizkizuegu eta, atxikiturik, saioaren gidoia.
BILBAO
Data: maiatzak 10
Ordutegia: 16.30-19.00
Tokia: Boluntako Areto Nagusia (Zabalbide 1 Kalea)
Apuntatzeko hurrengo formularioa bete behar duzu soilik edo hurrengo helbide elektronikora idatzi bizibaldintzak@egk.org maiatzaren 9a baino lehen
Edozein galdera egin edo argibide gehiago eskatzeko, harremanetan jarri gurekin 945.22.06.01 telefonoan edo bizibaldintzak@egk.org helbidean.
Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.