Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan? “Etxebizitzaren unibertsoa” gazteon behar eta nahietara egokitzen al da? Zer eskatzen diogu gazteok ETXEBIZITZA LEGEAri? Gazteok etxebizitza eskubidearen alde!
Hemendik gutxira Eusko Legebiltzarrean Etxebizitza Legearen inguruan eztabaidatuko dute eta Gazteriaren Kontseiluari iritzia bertaratzea eskatu digute. Jakingo duzuenez, urteak daramatzagu gai hau lantzen modu ezberdinetan, eta oraingoan gazte eta gazte elkarteen ahotsa batzen saiatuko gara berriro, politikariek entzun dezaten.
Horregatik, gaia interesatzen bazaizu eta zuen gazte elkarteko iritzia beste gazteekin partekatu eta Legebiltzarrera helarazi nahi baduzue, honako bileretara gonbidatuta zaudete (hemen mapa)!
- Vitoria-Gasteiz: irailak 17, asteartea, arratsaldeko 6etan. Ramiro de Maeztu kalea, 15 behea (EGK).
- Donostia: irailak 18, asteazkena, arratsaldeko 6etan. Andia kalea, 11-ppal (EGK).
- Bilbao: irailak 19, osteguna, arratsaldeko 6etan. Autonomia kalea, 44 behea (EGK).
Mesedez, konfirmatu etorriko zaretela, edo ezin baduzue, hementxe duzue zuen iritzia emateko beste aukera bat:
Email edo telefonoz: Amaiarekin hitz egin, 945.22.06.01 edo bizibaldintzak@egk.org
Anima zaitez!