EGKko enplegu eta etxebizitza lan arloen lantaldea.
Lan baldintza kaxkarrak eta emantzipatzeko zailtasunak prekaritatearen sorgin gurpila dira gazteontzat. Bi krisi pairatu ditugun belaunaldi honek asko dugu esateko eta Emantzipa…Zer? taldean egoera honen inguruan informatzeko, eztabaidatzeko eta proposatzeko espazio bat dugu. Hilabetean behin biltzen gara, eta gazteoi etxebizitza eta enpleguaren alorretan eragiten diguten gaiak eta alternatibak jorratzen ditugu, ondoren gure ahotsa politika publikoetara heldu dadin.
Parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan.
Email bitartez: bizibaldintzak@egk.eus / etxebizitza@egk.eus
Telefono edo WhatsApp bitartez: 688 73 70 92 (Ane) / 688 73 71 53 (Oihana)
Animatu zaitez!