Emakume gazte baten hilketa matxista gaitzesten dugu. Condenamos el asesinato machista de una mujer joven

12 March, 2020

Emakume gazte baten hilketa matxista gaitzesten dugu

60 urteko gizonezko batek bere emaztea eta 24 urteko alaba hil ditu. Gertakariak Abantoko etxe batean eman ziren, euren bizilekuan.

Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Abantoko Pilar Abin plazan mugimendu feministak deituta, eta gaur ere kalera aterako dira, Abanto-Zierbenako Udalak elkarretaratzera deituta 19:00etan, udaletxearen aurrean.

EGKtik, lehenik eta behin, babesa adierazten diegu bi emakumeen familia eta lagunei eta gaur ere, gazterian ematen den Indarkeria Matxista salatzen dugu. Gaur bereziki, salatu nahi dugu erailketa hau, eta behar den guztietan salatuko dugu gizarteko arazo hau emakume eta gizon gazteen arteko berdintasunerako bidean daukagun oztoporik larrienetakoa delako.

Gainera, salaketa honekin batera, oroitu nahi dugu guztiok dugula Indarkeria Matxistarekiko zereginen bat. Soilik laguntzarako prestutasuna duten jarreren bitartez lor dezakegu gizarte bezala ere arazo honen aurka ekitea egunerokotasunean.

PDF ikonoa

Bukatzeko eta beti egin izan ohi dugun bezala, EGKn ditugun hobekuntzarako proposamen guztiak oroitu nahi ditugu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.