Ez daukagu gauza gehiegi, baina duguna, konpartitzen dugu. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) materialak edo gelak uzten ditugu EGK-ko kide diren elkarteentzat eta bestelako gazte mugimenduentzat ere. Hemen duzu zerrenda laburra:
Proiektorea
Proiektatzeko pantaila
Soinu-ekipoa
Karpa puzgarria
Sorgailu elektrikoak
Mahai tolesgarria
Argazki kamera
Bideo kamera
Gelak Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Idatziguzu edo deitu baldintzak ezagutzeko.
Gainera, parte hartze eta boluntariotzarako agentziek ere materiala utzi ahal dizuete. Emaiozu begiratu bat orrialde hauei:
– Gizalderen (Gipuzkoako boluntariotza-agentzia) material-lagapena
– CRAJ Gipuzkoako gazteentzako baliabide zentroko material-lagapena.
– Gasteizko Udaletxeko Parte Hartze saileko material-lagapen zerbitzua.
– Bizkaiko parte hartze eta boluntariotzarako Bolunta agentziaren Ganbara Zerbitzua.
Zure udaletxean edo zure auzo edo herriko elkarteen etxean galdetu dezakezu ere.
Materialagatik ez dadila izan.