GazteTopak zure ahotsa ere entzun nahi du, zatoz eta egin zure ekarpena!

27 March, 2014

Datorren GazteTopa Gasteizen: apirilaren 11, ostirala

Pixkanaka baina indartsu bidea egiten ari da GazteTopa, Gasteiz gazteontzat hiri hobea bilakatzeko ekimena eta mugitzen garen gazte gasteiztarrok kontaktuan egoteko topagunea.Hemen dakarkigu datorren GazteTopa Gasteizen.

Mota guztietako jendea bildu izan gara lehenengo lau topaketetan, eta orain bosgarrena egiteko momentua iritsi da! Apunta ezazu eta ez galdu horrelako aukera:

Apirilaren 11n (ostirala), 17.30etan Aldabe gizartetxean.

Zertaz dihoan jakin nahi baldin baduzu elkarrizketa hau entzun. Bestalde, gasteiz@egk.eus helbidera idatzi ahal diguzu ere, edo 945 22 06 01 telefonora deitu (Ainhoarekin hitz egin). Twitterren ere azken orduaren berri izango duzu (@GazteTopa, @GazteKontseilua kontuetan eta #GazteTopa traolaren bitartez).

Goazen Gasteiz gaztetzera! Gu animatuko gara, zu zergatik ez? Ostiralean gaude!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.