Azken ordukoa: COVID-19aren harira hartutako neurriak. Última hora: medidas al hilo del COVID-19

Azken ordukoa: COVID-19aren harira hartutako neurriak

Azken orduetan COVID-19ak izan duen garapenaren harira eta administrazioek hartutako neurri zein aholku eta oharren ondorioz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gure egunerokoa moldatzeko zenbait neurri hartu ditugu:

  • Langile eta kideen osasuna eta segurtasuna bermatu nahian, jarduerak etengo dira hurrengo egunetan. Besteak beste, lantaldeen deialdiak, material eta gelen lagapena, bilerak, ekitaldiak eta bulegoetako jarduera.
  • Langileok etxetik egingo dugu lan eta telefono zein emailez zerbitzua eta aholkularitza eskaintzen jarraituko dugu.
  • Etenaldi hau luza daiteke, erakundeek gomendatuz gero. Hala izatekotan jakinaraziko dugu.

EGKtik erakundeek helarazitako neurriak jarraitzeko deia egiten dugu egoera ahalik eta azkarren normalizatu dadin.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.