Beste behin, BreakOnStage 2016 ikuskizun gazterako sarrerak merkeago lortzeko aukera eskaintzen da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) eskutik. Apirilaren 16an Bilbao Arena egingo den kale kulturen jaialdiaren 16. edizioa izango da eta sarrerak 7 eurotan eskura daitezke, hau da, %30eko deskontuarekin. Hau lortzeko, 8 lagun baino gehiagoko taldeak osatu behar dira eta zehaztuak dauden pausu hauek jarraitu:
1- Ondorengo kontu korrontean dagokion kopurua ingresatu: BBK 2095 0038 51 9105842001 Kontzeptua: “EGK + (taldearen izena)
2- Ingresoa egina dagoela konfirmatu ondorengo helbidean: stage@breakonstage.com eta sarrerak Correos bidez bidaltzeko helbidea idatzi.
3- Faktura nahi izanez gero, datuak ere eman daitezke.
BreakOnStage 2016 ikuskizunari buruzko informazio gehiago behar izanez gero 610 78 77 71 telefonora dei dezakezue (Ander). Ez galdu aukera, %30eko deskontua ez dago batere gaizki eta! Eszenatokian egongo den maila ahaztu gabe!
4000 ikusle baino gehiago espero dira Arriola Antzokia elkarteak antolatzen duen BreakOnStage 2016 ekitaldi ikusgarrian (besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Kutxabank, Eusko Jaurlaritza eta Gaztearen laguntzarekin). Gazteek sortutako eta gazteei zuzendutako bi ordutako festa izango da eta ekitaldiaren informazio guztia esteka honetan ikus daiteke: http://www.breakonstage.com/eu