Gaur, abenduak 5, Boluntariotzaren Nazioarteko eguna izanda aipamen berezia egin nahi dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). ESKERRIK ASKO boluntariotzan murgilduta dauden gazte guztioi egunero eraldaketaren alde lan egiteagatik!
#IzanZuAldaketa
Aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz kanpaina berezia sortu dugu. Alde batetik, gazte boluntariotzatik egiten den lanaren aitorpen bezala; eta, bestetik, oraindik mundu honetan murgilduta ez dauden gazteoi aldaketarako trenera igotzeko gonbidapena luzatuz.
Lagundu bideoaren zabalpenean zure lagun eta ezagunen artean zabaltzen!
Zer egin dezaket boluntario izateko?
Kanpainaren baitan azpimarratu dugun bezala garrantzitsuena lehenengo pausua ematea da, informazioa jasotzea erabakitzea eta galdetzera hurbiltzea.
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK): EGKren baitan Euskadi mailako elkarte ezberdinak daude. Webguneko nor gara atalean elkarteen zerrenda luzea aurkituko duzu eta bertan haien gaineko informazioa eta harremanetarako bideak. Hala ere informazio zehatzagoa nahi izanez gero gure bulegoetara hurbildu zaitezke lasai asko edo bai telefonoz zein email bitartez gure teknikariekin harremanetan jarri. Zure berri izatekotan gure erantzuna jasoko duzu gustura eta EGK hurbiletik ezagutzeko aukera ere!
Boluntariotza agentzie zure beharretara egokitutako aukera ezberdinak erakutsiko dizkizute eta beti edozein zalantza argitzeko prest egongo dira.
- Bolunta: Bizkaiko boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia. Harremanetan jarri nahi izanez gero hauek dira bideak:
- Telefonoz: 944161511
- Emailez: boluntariotza@bolunta.org
- Bertara hurbilduz: Ronda kalea, 2.solairua 48005 Bilbo.
- Gizalde: Gipuzkoako boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia. Harremanetan jarri nahi izanez gero hauek dira bideak:
- Telefonoz: 943428013
- Emailez: gizalde@gizalde.eus
- Bertara hurbilduz: Idiakez Kalea, 6, 20004 Donostia
- Batekin Arabako boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia. Harremanetan jarri nahi izanez gero hauek dira bideak:
- Telefonoz: 943428013
- Emailez: aupa@batekin.org
- Bertara hurbilduz: Santa Maria Kantoia, 4, 01001 Vitoria-Gasteiz, Araba
Bizkaiko boluntario gazteen topaketa
#IzanZuAldaketa kanpainarekin jarraituz datorren abenduaren 15ean (osteguna) arratsaldeko 18:00etan Boluntako areto nagusian topaketa berezi bat antolatuko dugu. Oraingo honetan boluntario gazteei hitza eman nahi diegu. Haien artean 2017ra begira boluntariotza arloan zer nolako erronka eta ekimen burutu beharko liratekeen zehazteko. EGKren metodologiari jarraiki, jasotako ideia guztiak instituzioekin kontrastatu egingo dira.
Parte hartzera animatuz gero eta topaketako dinamikak ondo egokitze aldera idatzi mezu bat hezkuntza@egk.eus helbidera zure asistentzia konfirmatuz.
Elkarren arteko esperientziak elkarbanatzeko aukera polita izan da eta Bizkaia mailan eraldaketarako pausoak emateko abiapuntua.
Zure esku dago eraldaketa!
Iruzkin bat “Boluntariotzaren Nazioarteko egunean ere #IzanZuAldaketa!”