Bizkaian txartel multimodalak dakartzan aldaketen argi-itzalak

9 March, 2017

Bizkaian txartel multimodalak dakartzan aldaketen argi-itzalak

Atzoko egunean, martxoaren 8an, Bizkaian txartel multimodalak jarri ziren martxan. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eskutik hainbat garraio motako baliogarriak izango diren bonoak sortu dira, horien artean Metro Bilbao, Euskotrena eta Bilboko Tranbia. 26 urtetik beherakoenen kasuan aipatutakoei Bizkaibusa ere gehitzen zaie.

Aurrerapauso bat da erraztasunak emate aldera bestelako txartel moduez hitz egiteko aukera izatea, baina oraindik ere gauza batzuk kanpo gelditzen dira. Bizkaian proposatzen diren txartel eredu berrien aurrean hurrengo argi eta itzalak identifikatzen ditugu:

  • Bi garraiobide erabiltzen dituzten gazteentzako deskontuak. Egia da garraiobide bat baino gehiago erabiltzen duten gazteek esanda aldaketa positiboa dela.
  • Prezioen gorakada garraio mota bakarra erabiltzen duten pertsonentzat kasu honetan garraio mota bakarra erabiltzen duten pertsonak irteten dira kaltetuak. Adibidez, metroaren erabiltzailea den pertsona batek hilabeteko bonoetan prezioen igoera nabarituko du
  • Bizkaian erroldatuak dauden gazteentzako eskaintza. Beste Lurraldeetako ikasle askok Bizkaian bizi dira nahiz eta bertan erroldatuak ez egon. Horrek gazte deskontuak disfrutatzeko aukerarik ez die ematen. Errealitate hau ez dago eskaintza berri honetan jasota.

Hezkuntza Foroaren proposamenak

Hezkuntza Foroko elkarteekin elkarlanean albiste honen aurrean gure proposamenak ekarri nahi ditugu ozen zabaltzeko:

  • Gazte tarifak 30 urte arte luzatzea. EGKren diskurtsoarekin bat gazteei erreferentzia egiten diegun bakoitzean 30 urte artekoak hartzen ditugu barne. Hori dela-eta garraio gastuetan ere erreferentzia marko hori kontuan hartzea eskatzen da.
  • Garraio-txartel bakarra. Asko dira ikasteko bidaiatu behar duten gazteak. Haien mugikortasuna errazteko, ezin hobea litzateke garraio-txartelak bateratzea. Askok, ezinbestekotzat jotzen dute halaxe egitea. Horretarako, baina, beharrezkoa da erakunde guztiak lankidetzan aritzea.

Duela gutxi gaiarekin zuzenean lotutako “Garraio gastuak aztergai!” txostena kaleratu genuen. EGK-k gazteekin egindako analisiaren ondoren jasotako datuen bilketa, gazte esperientzien hausnarketa eta hobekuntzarako proposamenen zerrenda burutu zuen. Hemen duzu txostena

Momentu honetan dokumentuan jasotako informazioa zabaltzea da asmoa eta horretarako instituzioekin bilera burutzea da lehentasuna hitzetatik ekintzetara pasatzeko.

Edozein ekarpen izanez gero badakizu entzuteko prest gaudela. Idatzi edozerekin hezkuntza@egk.org helbide elektronikora.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.