Berrogeialdian ere denok aske izan gaitezen. Todas las personas libres también durante la cuarentena - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Berrogeialdian ere denok aske izan gaitezen

Pasa den igandean gizonezko bat atxilotua izan zen emakume gazte bati sexua erasoa egitea leporatuta. Gertakariak martxoaren 20an eman ziren. Bestalde, martxoaren 21ean, Balmasedan, eraso bat eman zela jakinarazi zuen Mariorratz Talde Feministak,aldi berean, Segurtasun Sailak adierazi du emakumea gaztea zela. Honen harira, beste behin ere, emandako eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu behar dugu. Eta honen aurrean, EGK-k  bere elkartasuna adierazi nahi die eraso saiakera jasan duten emakumeei.

COVID 19aren kutsatzea saihesteko konfinamendua dela-eta etxean egotea egokitu zaigun tarte honetan, fokua etxebizitza esparru pribatuan jarri nahi dugu, emakume gazteongan nola eragiten duen eta ze arrisku dituen ikusteko.

2019an 56 aldiz aktibatu genuen indarkeria matxistaren aurkako protokoloa, nahiz eta guztira 81 emakumek salatu zuten eraso matxista bat. Protokolo hau, eraso matxista 16-30 adin tarteko gazteengan ematen denean aktibatzen dugu eta erasoaren informazioa hedabideetatik edo mugimendu feministen adierazpenetatik jakiten dugu. Hau da, eskuratzen ditugun datuak ez dira emakume gazteok pairatzen dugun indarkeria matxistaren irudi erreal eta osoa. 

Askotan irakurri izan dugu etxera bidean aske izan nahi dugula, eta hala da. Emakume gazteok aske izan nahi dugu, gure bizitzako esparru denetan; bai festa espazioan, etxera bidean, etxe barruan… Honi jarraiki, egun hauetan gogorarazi nahi genuke, ematen diren eraso asko familia eta lagun espazioan ematen direla. 2019an ezagututako kasu guztietatik gutxienez, 34 (%41,97) bikotekide edo bikotekide ohien artean eman ziren eta 17 (%20,98) etxebizitza baten barruan. Gutxienez diogu, askotan, ez dugulako erasoaren informazioa osoa izan.

Beraz, EGKtik administrazioari indarkeria matxistaren aurrean dagokion jarrera hartzeko eskatzen dugu, bai harrera juridikoari dagokionez, baita prebentzioari dagokionez. Bestalde, gogorarazi nahi dugu biktimak artatzeko Eusko Jaurlaritzaren 24 orduko doako telefonoa aktibo dagoela (900840111), baita Emakundek, koordinazio-lanean, herritarrei ematen dien zerbitzuari eusten dion telefono eta posta elektronikoa (945016702/emakunde.zuzendaritza@euskadi.eus)

EGKtik argi daukagu: Indarkeria Matxista edonon eta edonoiz salatzen jarraituko dugula, oraindik ere egiteko eta aldatzeko asko dagoelako. Bitartean kasu ororen aurrean #GukEzetz esan eta 0 tolerantzia erakutsiko dugu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.