Hilabete pasa da Berdintasun Protokoloak onartu zirenetik eta, zoritxarrez, errealitateak ez zigun 48 ordutako deskantsua ere eman hauek martxan ezartzeko. Gaur hilabete betetzen dela protokoloen onarpenetik eta Europa Mailako Gorroto Delituen Biktimen Aldeko Egunaren harira, protokoloen aktibatzearen zerrenda gogorarazi eta gogoeta txiki bat egin nahi dugu.
Protokoloen aktibatzearen zerrenda
- Ekainaren 27a: Eraso anizkunak uda hasi berri
- Uztailaren 1a: E28aren Harrotasunaren Manifestazioan erasotutako pertsona gazte bat
- Uztailaren 7a: Kalean emandako ahozko eraso homofoboa
- Uztailaren 12a: Eraso Matxista BBK LIVE-n
- Uztailaren 14a: Sanferminetan Euskadiko emakume gazte bat erasotua da
- Uztailaren 16a: Gernikan emakume gaztea erasotua
Sei izan dira era publikoan edota judizialean salatuak izan diren erasoak hilabete baten buruan. Asteko eraso bat baino gehiago. Eta gaur, Europa Mailako Gorroto Delituen Biktimen Aldeko Eguna aprobetxatuz, gogoetarako gune bat eman nahi genion datu honi, zifra hutsa baino askoz ere gehiago dena.
Erasoek patroi argi bat erakusten digute eta baita ekintzarako arlo argi batzuk. Eraso matxisten kasuan, gaua, aisia eta jaia oraindik ere emakume gazteentzat potentzialki arriskutsuak diren gune bezala aurkezten zaizkigu oraindik ere. Guztiak balio duelaren kultura ote? Oraindik ere badirauen “Bortxaren kulturaren” ihesbidea eta azalarazteko lekua ote?
Argi utzi nahi dugu gertatutako eraso guztiak ez zirela bortxak izan, baina bai guztiek hauek pairatu zituzten emakume gazteen intimitate eta askatasun sexualarekiko errespetu falta bat adierazten zutela. Gainera, bukaerak ez digu kontsolamendu gisa balio behar, guztiek baitute atzetik ekintzaren permisibitatearen ideia. Oso arriskutsua den ideia bat eta topaketa ororen oinarri diren errespetuan eta elkarrekikotasunean heztearekin indargabetu behar dena.
Eraso LGTBI+fobikoen gainean arreta ezarriz, nolabait kezkagarriagoak dira, inpunitate eta giza aldekotasun handiagoa erakusten baitute, isiltasunaren eta laguntzaren omisioagatik. Oraindik ere eraso LGTBI+fobikoak normalizatuak dira, kasurik okerrenean (ahozkoen kasuan) barregarri bezala ere ulertuz. Eta jada hitz mingarriak barregarritzat ulertuak izan badaitezke, pentsatu nahi ere ez dugu zer izan behar den pertsona hauen egunerokotasuna.
Pausuak aldaketaren alde
Hala ere, gure helburuan mantentzen gara. Eraso hauek ez gaituzte zalantzan jartzen, baizik eta kontrako guztia, salaketekin jarraitzeko motibatzen gaituzte eta honen alde dauden pertsona guztiekin gizarte parekide bat eraikitzera animatzen gaituzte. Eraso hauek pairatu dituztenek, salatu edota geldiarazi dituztenek, pairatu zituztenei lagundu dietenak… eta askoz ere gehiago gara gazte kontzientziatuak eta ez soilik momentu puntualetan, egunero baizik.
Horregatik, hain egun garrantzitsuan berriro ere gure elkartasuna adierazi nahi diegu pertsona erasotu guztiei, baita laguntza eskaintzeko zalantzarik izan ez zuten horien ekintzak txalotzea eta gogoraraztea EGK Berdintasunaren horrelako erasoak salatzen dituen artean ahots bat gehiago dela.
Era berean, gogoraraztea EGK lanean ari dela aldaketa eragile bat izate aldera egunerokotasunean, bere proiektu nagusiak ondokoak izanik:
Jakin badakigu gazteri kontzientziatua badagoela. Izan ere, hau kontuan izaten dugu eta beragatik eta berarekin lan egiten dugu. Horregatik, gogoeta artikulu honen bitartez, EGK-k eskubide eta askatasun Berdintasuna errealitate arauemaile eta eraginkor bat direneko gizartearen eraikuntzan konpromisoa berresten du.