beldur-barik

2 August, 2016

Beldur Barik Guneak hainbat udalerritan

Uda honetan ziur festaren baten ikusiko zenuela Beldur Barik Guneren bat. Edo hedabideren batean programa honen berri entzungo zenuela. Hala ere, ba al dakizu zehazki zer den?

EAEko hainbat erakundek ekimen ugariren bitartez poliki-poliki josi duten sarea da bertako gazteen artean Beldur Barik jarrera hedatzeko asmoz. Hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak zabaltzeko asmoz.

Era honetan EAEko neska eta mutilek errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen diren jarrerak edukitzea nahi da. Baita festa giroan ere. Eta uda honi begira EAEko herri eta hirietako jaietan Beldur Barik Guneak jarriko dituzte.

Beldur Barik Guneak


Guneak non dauden ikusteko hemen goian duzu mapa eta bestela bisita ezazu Beldur Barik Programaren webguneko Zure Herria atala. Hurrengo datak honakoak dira:

    • Vitoria-Gasteiz abuztuaren 4tik 9ra Posta kalea eta Agirre Lehendakariaren kaleen bidegurutzean 12.30etik 14.00etara eta 19.00etatik 21.30era.
    • Ondarroa abuztuaren 4an tailer txikia Etxelilan 17etan
    • Amurrio 12/08
    • Ondarroa 14/08
    • Gernika 14/08
    • Amurrio 14/08
    • Donostia 15/08
  • Areatza 25/08

Guneak ia 40 udalerritan

Egun hauetan El Diario Vascon atera den bezala, ia 40 udalerrik bat egin dute ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea helburu duen programarekin. Gainera, beste udalerri batzuk ere proiektuarekin bat egiteko prozesuan daude. Udalerri bakoitzak, bere baliabideen arabera, erabakitzen du proiektu honetako zein ekintza burutu. Asmoa jai garaietatik harago lan prozesuak abiatzea da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.