3 November, 2021

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta

Iraganeko pobrezia, arrazoiak ezberdinak izanda, lan kontraturik ez zeukaten pertsonekin lotuta zegoen batez ere. Gaur egun, aldiz, langile pobreen kontzeptua ez zaigu arraroa egiten, horretara ohitu baikara, bizi dugun prekaritateagatik, eta, ondorioz, emantzipaziorako sortzen diren zailtasun ezberdinak direla medio.

PGDI 2020 inkestaren arabera, gizarte osoaren %8a aurkitzen da mantenu pobrezian (diru sarrerekin zuzen harremanduta dagoena), gazteen kasuan, ehuneko hauek handiagoak dira, %9.1 (15-24 urte artean) eta % 9.6 (25-34 urte artean) hain zuzen. Kalkulatzen diren bestelako pobrezia edo prekaritate motei dagokionez, gazteriaren ehunekoak gizarte osoaren gainetik aurkitzen dira ere.

Egoera hauei buelta emateko aukera ezberdinak daude. Hauek aztertu aldera, Oinarrizko Baldintzarik Gabeko Errenta Unibertsala, gazteriaren bizibaldintzak hobetzeko alternatibatzat hartuta eta hau ezagutzeko asmoz Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantalderarekin batera jardunaldi hau egingo dugu non Julen Bollain egongo da gonbidatu bezala, EHUko unibertsitatean gaiaren inguruan aztertzen egon delarik eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea dena.

Zeintzuk dira Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Unibertsalaren helburuak? Zelako eragina izango du honek gazteon bizitzan? Nola planteatzen da martxan jartzea? Zein da beste laguntza mota batzuen arteko aldea? Bateragarriak dira? Eta enpleguarekin? Galdera hauei eta beste askori erantzuna lortzeko, baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren nondik norakoak ezagutuko ditugu saio honetan. Gure diskurtso propioa eratu ahal izateko ere honen gainean.

Jardunaldia Azaroaren 10ean izango da, EGK-ko BIlboko egoitzan arratsaldeko 17:00etan, beraz, edukiera kontuak direla eta, izen ematea eskertuko genizuke.

Asmoa guztion artean errealitatea eta gai zehatz hauek sakonago ezagutzea da, aldi berean hobekuntzak proposatzeko.

Edozein galdera izanez gero, gehiago jakin nahi baduzu edo parte hartu ezin baduzu baina zurea helarazi nahi badiguzu idatzi bizibaldintzak@egk.eus helbidera edo deitu 945220601/ 688737153 (Oihana) zenbakietara.

Animatu zaitez eta parte hartu!

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.