Auschwitz eta Ipar Irlandara bidaia hezigarriak egingo ditugu Etikasi programaren barnean. Viajes educativos a Auschwitz e Irlanda del norte dentro del programa Etikasi

14 June, 2019

Auschwitz eta Ipar Irlandara bidaia hezigarriak egingo ditugu Etikasi programaren barnean

  • Bidaiak datorren astetik aurrera izango dira Europako leku enblematikoenak edo indarkeria luze jasan duten lekuetara

  • Etikasi programaren bitartez etikaz eta giza eskubideez ikastea da helburua, hausnarketan laguntzeko eta eztabaida sustatzeko

Gaur goizean Etikasi programako azken berriak aurkeztu dituzte Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, eta EGK-ko presidenteak, Maialen Olabek. Urtarrilean aurkeztutako proiektu honen bitartez gazteek etikaz eta giza eskubideez ikastea da asmoa, besteak beste Europako leku enblematikoenak edo indarkeria luze jasan duten lekuetara bidaia hezigarriak eginez. Izan ere, giza eskubideen arloko hezkuntzaren ikuspegitik, munduko beste leku edo historia batzuetan bizi diren gertaera traumatikoak ezagutzeko edo fisikoki haiei hurbiltzeko esperientziak asko irakatsi dezake, eta ikasitakoak, gainera, iraun egiten du. Beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen digu eta mundua beste leku batetik ikustea.

Datorren astean, zehazki ekainaren 17tik 20ra, Zumaiena ikastetxeko Batxilerreko lehen mailako ikasgelak Auschwitz bisitatuko du eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako eta Unibertsitateko lehen mailako ikasleek Ipar Irlanda uztaileko lehen astean. Bidaia hauetan etikaz eta giza eskubideez ikasteko eta hausnartzeko aukera izango dute, bertako elkarteekin eta gazteekin harremana eta trukea izateko topaketak antolatu baititugu. Auschwitzen kontzentrazio esparruak ezagutzeko aukera izango dute, bertako gida batekin eremua eta historia lehen eskutik ezagutzeko. Eta Ipar Irlandan Belfast eta Derry bisitatuko dituzte, besteak beste Crumlin Road kartzela eta Bakearen Harresiak

Oinarrietan zehaztua zegoen bezala, izen eman dutenen artean hautaketa-prozesua egin da. Talde bakoitzak lan bat egin behar izan du: lehenek taldean egindako bideo labur bat bidali behar izan zuten, giza eskubideen gaia jorratuz eta ezaugarri tekniko batzuk betez. Bidean laguntzeko, hainbat galdera planteatu zitzaizkien hausnarketan laguntzeko eta eztabaida sustatzeko. Era berean, bigarren taldeko gazteek banakako lana egin zuten: batetik, euren ikasketak eta bizikidetza eta giza eskubideekin lotura zuten euren interes eta kezkak azaltzeko motibazio-gutuna idatzi behar zuten; eta, bestetik, giza eskubideei buruzko hausnarketa pertsonala.

Bidaietatik itzultzean parte-hartzaileek beste lan bat egin beharko dute, bidaian ezagututako lekuaren eta Euskadin egindako memoria kritikoaren artean etikaren ikuspuntutik dauden amankomuneko puntuei buruz ondorioak ateraz.

Jarraian irakur dezakezu hedabideetara bidali dugun prentsa-oharra

[PDF] Etikasi esperientzia pilotua bi gazte taldeekin hasi da Auschwitz eta Belfast bisitatuz

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.