17 July, 2023

Aurten ere ETIKASI errepikatu dugu.

  • Bakearen harresia eta Derry bisitatu ondoren Holywood Family Trust elkarteko gazteekin testigantzak alderatu ditugu
  • 18 eta 24 urte arteko ikasleak izan dira bidaia honen partaideak. Bidaia hezigarrien bitartez gazteek etikari eta giza eskubideei buruz ikastea da programaren helburua.

Ipar Irlandatik itzuli berri gara eta oraindik bost egun hauetan ikusi eta ikasitako guztia barneratzen gabiltza. Bertan, hainbat bisita egin ditugu, hala nola, Bakearen Harresiak, Derry herria, Holywood Family trust elkartean parte hartzen duten gazteekin testigantzak trukatu ditugu edota Youth Action erakundearekin batera, emakumeek Ipar Irlandako bakegintza prozesuan izan duten paperaren inguruan aritu gara.

Etikasi proiektuaren bitartez, gazteek etikaz eta giza eskubideez ikastea da helburu nagusia, alegia, motibazio politikoko indarkeria jasan duten Europako lekuetara bidaia hezigarriak eginez. Egun horietan zehar, ikusi, entzun eta hausnartutakoari buruz hitz egiteko dinamikak garatu dira, ikasitakoa elkarbanatuz, denon ikuspuntuak ezagutzeko.

Bidai hezigarri hauek mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen digute. Izan ere, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jasotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka.

Oso garrantzitsua da gazteek motibazio politikoko indarkeriaren eraginak ezagutzea eta honen baitan hausnartzea, etorkizunerako begira giza eskubideen hurraketarik gerta ez daitezen. Etikasiren edizio honetan Ipar Irlandaren historia hobeto ulertzeko aukera izan dugu, baina ikasitakoak munduko beste herrialde zein gatazketan aplikagarriak diren balio eta giza eskubideekiko errespetua landu ditugu. Urriko asteburu baten, Pasaia eta Errenterian, programaren bigarren zatia egingo dugu.  Bertan, Euskadiren egoera aztertuko dugu eta dinamiken bidez Euskadiko herriak bizi izan dituen egoerei buruz gogoetarako espazioak izango ditugu.

Etikasiri buruz gehiago jakin nahi baduzu edo hurrengo urteko deialdia noiz hasten den jakin nahi baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta idatzi bakea@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 945220601 / 688737097 (Ainhoa) telefono zenbakietar.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.