• Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.
• Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.
• Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.
• Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.
o Norbanako eskaera:
- Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
 - 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
 - N.A.N espainiarra izatea.
 - Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.
 
o Taldeko eskaera:
- Administrazio Publikoan lan egiten dutenek Administrazioari informazio hori eskuratzeko baimena ematearekin nahikoa da.
 - Elkarte edota enpresetako langile eta boluntarioen kasuan ordezkari bat izendatzeko aukera dago. Ordezkari honek, eskaera bakarra helaraziko dio Lurraldeko Justizia Gerentziari.
 
- Gutun bitartez egiten bada: gutun-azalean Adingabekoekin Lan egitea (Elkartutako prozesua) adierazi.
 - Informazioa eskatzeko, ordezkatzen dituen pertsona guztien baimena.
 - Gutun-azalean NAN guztien fotokopia konpultsatu edota elkartearen zigiluarekin.
 - Ordezkariaren agerraldi-dokumentua.
 - Excel dokumentua (pendrive edo CD batean) eskatzaile guztien datuekin.
 - Datuak baieztatzean elkarte/enpresari helaraziko zaizkio eta daturen batean akatsa aditu ezkero ziurtagiriak luzatzen dituen bulegoak interesatuarekin jarriko da harremanetan, horiek zuzentze aldera.
 - Internet bitartez egiteko.
 
• Non eskatu behar da? Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza.
| Bilbo | Iruña | 
| 
 
 Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria Elcano,9, 7ª 48071-Bilbo  | 
Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentzia Adingabeekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria Virgen del Puy, 1 31071-Iruña Telefonoa: 848424023 E-posta: gerencia.pamplona@mju.es  | 
• Zerbait ordaindu behar da? Ez, ziurtagiri hau DOAKOA da.
• Nola eskatu daiteke?
o Aurrez-aurre Justiziako Lurralde Gerentzietan (9:00-14:00).
o Posta bitartez.
o Internet bitartez.
• Zenbateko iraupena? Legeak ez du iraungitze datarik zehazten. Eta araudirik zehazten ez den bitartean enpresa edo elkartearen eskura dago erabakitzea eguneratzearen egokitasuna aurreikustea.
• Eskaera egiten den momentutik ziurtagiria jaso artean kalkulatzen den denbora:
o Aurrez aurrekoen kasuan, momentuan egiten da.
o Posta bitartez, hilabeteko epeak ematen ari dira.
o Taldeko eskaeren kasuan ez dugu daturik.
          
				
Kaixo:
Ziurtagira euskaraz nahi nuke baina ez dut topatzen. Ba al dakizue non topatu dezakedan?
Mila esker aldez aurretik,
Kaixo Ainara:
Une honetan ziurtagiria gaztelaniaz lor daiteke soilik.
Kaixo:
Jakin nahiko nuke ea adingabekoen kasuan bi guraso edo tutoreak joan behar diren eskaera-orria betetzera, edo batekin nahikoa izango zen.
Aldez aurretik, mila esker.
Kaixo Mariñe,
Batekin nahikoa litzateke.