14 April, 2021

Atzo, hezkidetza astialdian ezagutzeko lanketan sakondu genuen “Haziak Astialdira” txostenaren aurkezpenaren bitartez.

Aurrera urrats eta erronkak mahai-gaineratu genituen, baita aurrera begirako formakuntza ziklo bat plazaratu ere.

Atzo, apirilak 13 arratsaldez, elkarlanean hezkidetzaren eta astialdiaren inguruan egindako “Haziak Astialdira” lana aurkezteko Bilbo Rock espazioan bildu ginen EGK, Alboan eta Errotik beste hainbat ikuslerekin batera.

Mahai-inguruan, aurretik dauden erronkak analizatu genituen eta astialdi munduan lan egiten duten gazte zein taldeen premiak ekarri genituen erdigunera. Saioaren moderazio eta gidaritza EGK-ko presidenteak burutu zuen eta esperientzia maila zein praktika onak Alboan eta Errotiken eskutik etorri edo kontatu ziren.

Besteak beste, hizketagai izan ziren astialdian egunerokoan erabiltzen diren espazioak, materialak, formakuntzaren premia, taldeen plan eta protokoloak edota zein iritzi dagoen etorkizunerako erronken inguruan.

Proposamen konkretuak eginez, fokua profesionalen artean eman beharreko saretzean jarri zen, elkarlana balioan jarriz eta hezkidetza lantzen duten agente guztiek beraien gain hartzen duten lanarekiko balioa zein babesa azpimarratuz. Taldeen planifikazioa ere elementu zentral gisa kokatu zen eta egiten diren urrats txiki zein handiak balioan jartzearen garrantzia nabarmendu zen.

Gainera, bereziki formakuntzaren premia eta gabezian nahi izan zen sakondu, hau izan baita identifikatutako aspektu nabarmenetako bat. Zentzu horretan, proposamen bat kaleratzeko baliatu izan zen ekimena: formakuntza ziklo berezitu bat gai honi buruz hitz egin eta hausnartzeko. Datozen hilabeteetan beraz, urrats desberdinak ematearen asmoa plazaratu zen eta formakuntza azpimarratu elementu zentral gisa. Horretarako, EGKtik honako FORMAKUNTZA ZIKLO hau aurkeztu zen:

Helburua da prestakuntza espazio komuna izango den tresnak partekatzea, espazio horien bidez hezkidetzaren alderdi sakonenetatik hezkuntza-astialdian garatuko den topaketarako.

Gai honen inguruan lankidetzan jarraituko dugu, eta hezkidetzari balioa emango diogu hezkuntza-astialdian, Alboan eta Errotik erakundeekin batera, bide berriak irekiz.

Eman izena hemen

Lanketa

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.