14 September, 2023

ASTIALDIKO IKASTAROAK SUSTATZEKO SAIOAK UPV-EHU-n

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), UPV-EHUrekin eta Euskadiko astialdiko eskola batzuekin batera, zenbait fakultatetara hurbilduko da datozen egunetan, gazteei astialdiko begirale eta zuzendaritzako ikastaroak hurbiltzeko. Saio hauen helburua da eskolek azaldu diezazkietela gazteei formakuntzetan ematen dituzten gaitasunak, trebetasunak, ezgautza-eremuak… eta prestakuntza-prozesu teoriko zein praktikoan ematen diren bizipenek garapen pertsonalean duten eragina ere. 

Astialdiko eskolak Euskadiko astialdi mugimenduaren funtsezko zati bat dira, eta haien ekintza hezitzailea UPV-EHUko ikaslegora hurbildu nahi izan da; izan ere, eskolen lana ezagutarazteaz gain, astialdiko formakuntzaren garrantzia eta boluntariotza sustatu nahi izan da.

Ekimen hau UPV/EHUko hiru campusetan garatuko da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Gipuzkoako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean eta Arabako Gizarte Langintzako Fakultatean, eta ondorengo astialdi eskolei esker: Gurutze Gorria, EDE Fundazioa, Gaztetxo Eskola, Hezten eta Zirimola.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 747442774  (Aitor) telefonoetara edo idatzi astialdi@egk.eus emailera. 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.