Astialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izan nahi duzu? - ¿Buscas cursos para personas educadoras? ¡Aquí el listado!

25 September, 2019

Astialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izan nahi duzu?

  • Astialdi-eskola eta federazioek antolatutako ikastaroak bildu ditugu. Eman izena!

  • Bertako eskoletan ikasteko garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure errealitatera egokituta baitaude

Hezkuntza ez formaleko munduan esperientziaren bat izan ostean edo zure ingurukoena entzunda edonoiz pausua ematea pentsatu duzu? Bertan lan eginda ikasten den guztia interesgarria iruditu izan bazaizu edonoiz eta astialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izatea planteatu baduzu, informazio hau interesatuko zaizu.

Euskadiko astialdi-eskolek urte mordoa daramate formakuntza eskaintza ahalik eta zabalena aurkezteko eta aurtengo kasua ez da ezberdina! Astialdi Foroaren bitartez hiru lurraldeetan antolatutakoak bildu ditugu zuri helarazteko. Eskola gehienek begirale, zuzendari zein gizarte eta kultura sustatzailea izateko formazioa eskaintzen dute. Era honetara etorkizuneko begiraleak hezten dituzte, balore-hezkuntza sustatzen dute eta boluntariotzaren aldeko lana sustatzen dute.

Bertako eskoletan ikastearen garrantzia

Era berean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) formakuntza ikastaroak EAEko eskoletan egitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, hauek, gure errealitatera egokitutako gaitasunak eta tresnak bereganatzeko aukera ematen duten ikastaroak dira eta euskararen sustapenarekin harreman estua dute.

Gainera, duten eskaintza zabalari esker, norbere beharrizan eta erritmora egokitzen diren ikastaroak aurkitzeko aukera dago. Honakoak dira aurkitu daitezkeen modalitate anitzak: lurraldearen araberakoak, astean zehar edo asteburuetan egiten direnak, goizeko edo arratsaldeko ordutegia dutenak, trinkoak edo estentsiboak direnak eta, urte batean edo bi urtetan zehar atera daitezkeenak. Guztiak Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioak dira.

Hemen daukazu eskolaz eskola osatutako informazioa PDFan:

[PDF] EAEko astialdi-eskolek antolatutako formakuntza ikastaroen informazioaZerrenda hauetatik at antolatutako ikastaroren bat ezagutuz gero edo zure eskolak antolatutako ikastaroa bertan gehitzea nahi baduzu idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143 / 688737133 (Irati) zenbakira.

Bildutako ikastaroei buruz edo bestelako zalantzarik izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan hezkuntza@egk.eus helbidean edo deitu 944436143 / 688737133 (Irati) zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.