Gizalde Gipuzkoako boluntariotza

Gizalde Gipuzkoako boluntariotza

Helbidea: Autonomia kalea 19, behea, 20006 Donostia.
Telefono: 943 428013
E-posta: gizalde@gizalde.eus
Web: http://www.gizalde.eus/es/

Gipuzkoako elkarte zein boluntarioek, beren ekintza boluntarioa garatzeko edo gauzatzeko beharrezko informazio, aholku, bitartekaritza eta baliabideak aurkituko dituzten gunea da GIZALDE.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hezkide Eskolak sustaturiko proiektua da. Bere egitekoa, gizarte zuzen eta solidarioago baten aldeko hiritar konprometitu eta ekintzaileak izateko, ekintza boluntarioa suspertu eta indartzea da. Horretarako orientazioa eskaini nahi dio boluntario gisa aritu nahi duenari eta bere laguntza eman Gipuzkoan lanean ari deiren boluntario eta irabazi asmorik gabeko entitateei, bere ekintzak burutzeko aholkularitza eta baliabideak eskainiz.

Boluntario izan nahi baduzu eskaintzen dizuguna;

  • Informazioa, boluntariotza eta gizarte parte hartzearekin zerikusia duen ororen inguruan.
  • Orientazioa, boluntario izan zaitezkeen arloen inguruan, boluntario izan zaitezkeen entitateen inguruan eta baita beraietara sarbidea errazteko ere.
  • Oinarrizko formakuntza, boluntario izatearen inguruan, eskubide eta bete beharrak,…

Entitate bat bazarete…

  • Boluntario izan nahi duten pertsonak bideratuz
  • Ekintza eta baliabideen berri informatuz
  • Zuen entitatearen eta antolatzen dituzuen ekintzen difusioa eginez
  • Boluntarioen kudeaketan zein entitatearen kudeaketan aholku emanez
  • Beste entitateekin harremanak erraztuz
  • Zuen lana errazteko baliabideak (material mailegu zerbitzua, boluntarioen formakuntza finantzatzeko laguntza – Txekeprest, ..) eskainiz… lagun zaitzakegu