EuskarAbentura espedizioa - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

EuskarAbentura espedizioa

Helbidea: Errotatxu indusgtrialdea z/g 48993 Getxo Bizkaia
E-posta: info@euskarabentura.eus
Web: www.euskarabentura.eus

EuskarAbentura izen bereko irabazi asmorik gabeko elkarteak sortutako ekimena da. Euskal Herriko txoko desberdinetako 10 gaztek osatzen dute elkartea eta ia hiru urte eman dituzte egitasmoari forma ematen, borondatez. 2019ko uztailaren 1ean EuskarAbentura espedizioa osatuko duten 150 lagunak – 16-17 urte bitarteko 120 gazte eta 30 helduz osatutako lan-taldea – Maule-Lextarren batuko dira abenturari hasiera emateko.

Done Jakue bide desberdinak jarraituz Euskal Herria zeharkatuko dute, hiriburu guztiak eta UNESKOk izendatutako Gizateriaren Ondareak bisitatuz. Getxo izango dute helmuga, uztailaren 31n. 483 kilometro oinez eta orotara 783 km, dozenaka bidelagun, milaka esperientzia eta, batez ere, izugarrizko ilusioa dituzte aurretik. Gazteak Euskal Herriko eta diasporako txoko desberdinetakoak dira. Espedizioan parte hartzeko proiektu bat egin behar izan zuten, eta lan onenen egileek biziko dute esperientzia, dohainik.